Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Oindolar eta Gorosmendiko lanen amaierak eta Belabietako hasierak A-15 errepidea itxiaraziko dute asteburuan Gipuzkoako tartean

Oindolar eta Gorosmendiko lanen amaierak eta Belabietako hasierak A-15 errepidea itxiaraziko dute asteburuan Gipuzkoako tartean

N-I errepidea izango ordezko bidea. GI-2130 (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko trafikoetarako baino ez dira izango

2025/06/10
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburuan hasiko du A-15 errepideko tunelen birgaitze integraleko lanen azken fasea. Zehazki, ekainaren 13an, ostirala, Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako lanak amaitzea aurreikusita dago, eta, ondorioz, trafikoarentzat erabat irekiko dira, hainbat hilabetetako lanen ondoren. Jarraian, Belabietako tunelean obrak hasiko dira, Donostiarako noranzkoan, berritzeko dagoen azken zatian. Fase hori gauzatu ahal izateko, aurkako noranzkoko hoditik behin-behineko bypass bat gaitu beharko da.

Aldaketa hori dela eta, A-15 errepidea erabat itxi beharko da bi noranzkoetan, ekainaren 13ko 22:00etatik (ostirala) ekainaren 16ko 06:00etara (astelehena), Berastegiko lotunetik (Andoainerako noranzkoan) eta Sorabillako lotunetik (Andoainerako noranzkoan). Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako behin-behineko seinaleztapen- eta euste-sistemak kenduko dira eta Belabietako tunelean gailu berriak jarriko dira.

Itxita dagoen bitartean, N-I errepidea izango da joan-etorrietarako ordezko bidea, A-10 errepidearekin batera (Sakanako autobia). GI-2130 errepidea (Tolosatik Leitzara) eta GI-2135 errepidea (Tolosatik Lekunberrira) tokiko trafikorako bakarrik izango dira.

Halaber, Belabietako tunelean obrak hasteak Donostia noranzkoko hodia ixtea ekarriko du, gutxi gorabehera hamabi hilabetez, eta Iruñerako noranzkoko hoditik behin-behineko bypass bat egitea egokituko da. Epe horretan, zama arriskutsuak dituzten ibilgailuen pasabidea mugatuko da, eta galibo-mugak aplikatuko dira A-15 errepidean, Berastegiko eta Sorabillako lotuneen artean: 4,5 metroko altuera, 3 metroko zabalera eta 20,55 metroko gehieneko luzera.

Ibilbide alternatibo guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eraginak minimizatzeko eta trafikoaren segurtasuna bermatzeko.

Aldundiak gomendatzen du joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta asteburu honetarako prestatutako seinale espezifikoei erantzutea.

  

6603