Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Raúl Guerra Garridori omenaldia

Raúl Guerra Garridori omenaldia

Aitorpena da bere literatura-kalitateari, baina, baita ere konpromiso etikoari.

2019/03/27

Aldundiko Kulturako Departamentuak omenaldia egingo dio Raúl Guerra Garridori, “Cacereño“ nobela argitaratu zeneko 50. urteurrenean.  

Itxasok adierazi duenez omenaldia da aitorpen bat egitea Raúl Guerra Garridoren literatura-kalitateari, baina, baita ere, indarkeriaren urterik beltzenetan izan zuen konpromiso etikoari. Gipuzkoak eta Euskal Herriak zor bat daukate intelektual eta artista askorekin, ez ikusiarena egin baitzaie askatasunaren defentsan izandako konpromisoagatik”.

Ekitaldian Isabel Celaá ministroak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eman dio Raul Guerra Garridori. 

"Cacereño eleberriak Euskadi arrotz bat erakusten du, kanpotarraren aurkako mespretxu bat arnasten da nobelan, geroago berrogeita hamar urtez izutu gintuen indarkeriaren hazia gordetzen duena, axolarik izan gabe jatorriak Gipuzkoan edo kanpoan ote genituen.  Jatorriaren araberako bazterketari gaineratuta, Euskal Aberriaren ikuskera zoratuarekin bat egiten ez zuten guztien segregazioa etorri zen gurera. Zentzugabekeria onartu nahi ez genuen guztiok bihurtu gintuzten etsai. Azkenerako, denok ginen kazereño samar, berdin donostiar, tolosar edo beasaindar izan." esan du. 

"Raúl Guerra Garridok bere konpromiso etiko eta intelektualari eutsi dio ETAren indarkeriaren urte beltzenetan; horregatik, eta bere lanagatik, zor genion omenaldi hau. Aitorpen hau beharrezkoa zen, baina ez bakarrik berarentzat, baizik euskaldun eta gipuzkoar guztientzat ere: zalantza gabe, guztiz beharrezkoak zaizkigu, gaur inoiz baino gehiago, Raúlen literaturaren eta bizitzaren irakaspenak eta balioak, gertatutakoaren lekuko baitira, belaunaldi gazteei esateko halakorik ezin dela inoiz gehiago gertatu berriro, gure bizikidetza askatasunean oinarrituta eraiki behar dugula, eta gizarte askotariko bat behar dugula, nahitaez", gaineratu du.

Laudatioa Fernando Aramburu idazleak egin du. Ekitaldian Intxaurrondoko Etxemadura Etxeko dantza taldeak hartu du parte eta baita Jon Maia bertsolariak eta Gari Mendizabal eta Aitor Furundarena musikoek ere.

  

1369