Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritan

Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritan

“Paisaia Bizia. Paisaien eraikuntza”

2017/09/20

Maria José Telleria, Kulturako zuzendariak Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean ezagutzeko aukera emateko antolatu diren ehunen bat ekitaldi biltzen duen progrma aurkezztu du.  Programa hau 40 udalerritan garatuko da eta 84 eragilek hartuko dute parte. Bisita gidatuak, erakusketa fisiko eta birtualak, lantegiak, mahai inguruak, jardunaldi gastrokulturalak, etab antolatuko dira. Prentsaurrekoan Cristina Zaldua,ekimenaren koordinatzailea eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzten eragile kulturalak, kirol eragileak, enpresak eta erakundeak izan dira.

Edizio honetan Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiak elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, jardunaldien inpaktua indartzeko Euskadi osoan, indarrak batzeko eta esperientziak trukatzeko. Ekitaldi hauek Euopako Kontseiluak sustatu eta Aldundiak antolatzen ditu lurraldeko eragileekin laguntzaz. Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako aukeratu duen gaia “Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat “, izan da eta baterako proiektuan “Paisaia bizia. Gure paisaien eraikuntza” lelopean interpretatu da.  “Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok aprte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat baita, aukera emante diguna, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrrantzitsuak izateko”, azaldu du Telleriak.

Jardunaldi hauen helburua ondarea balioan jartzea da, herritarrei ondarea beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin eta data zehatz batzuetan. Ekitaldiak irailen 17an hasi ziren eta azaroaren 9an amaituko dira. 115 ekitaldi dira eta 40 udalerritan garatuko dira. Iaz 40 udalerritan egin ziren eta 22 ekitaldi antolatu ziren.

“Gerturatze honekin artapenerako sentsibilizazioa bilatzen da, gizarte kohesioa indartu eta pertenentzia sentimendua indartu. Gipuzkoari berezitasuna ematen dio eta laguntzen digu gure oraina interpretatzen eta rol garrantzitsu bat jokatzen gure gizartearen garapen ekonomikoan, esan du Kulturako Zuzendariak

 

Gipuzkoako programa: https://view.publitas.com/p222-2549/oej-jep-2017_programa

Hiru lurraldeen agenda:  http://www.paisaiabizia.eus/

www.gipuzkoakultura.eus

  

1341