Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ordiziako Atletismoko III Sari Nagusia – Jose Antonio Peña Mitina egingo da Ordiziako Altamira estadioan.

Ordiziako Atletismoko III Sari Nagusia – Jose Antonio Peña Mitina egingo da Ordiziako Altamira estadioan.

Atletismoaren hitzordu hau uztailaren 1ean izango da, Altamira estadioan, eta lehen mailako atletak ekarriko ditu.

2017/06/26

 

Datorren uztailaren 1ean, Ordiziako Atletismoko III Sari Nagusia - Jose Antonio Peña mitina hartuko du Altamira estadioak da. Ekitaldia Txindoki Grupo Jaso Atletismo Taldeak antolatu du, eta Estatuko atleta onenetako batzuk ekarriko ditu, besteak beste Jonathan Okeudo (100 metro), Iñigo Pérez (400 metro), Chabic Laghar (1.500 metro), Hassan Oubaddi (5.000 metro), Thibas Gebre (Espainiako txapelduna eta olinpiarra), Ricardo Rosado (1500 metro), Igor Legarda (luzera jauzia) eta Alazne Furundarena abiaduralari ordiziarra (100 metro).

14 urte igaro dira Gipuzkoako herri batean azkenekoz ezaugarri hauetako ekitaldi bat egin zenetik, eta aurtengoa Jose Antonio Peña Lizarraga omentzeko aukera bikaina ere izango da, 2015ean zendu baitzen, klub urdinaren azken 30 urteetan funtsezko pieza izan ondoren.

Guztira 11 proba jokatuko dira: bost emakumezkoenak (100 metro, 200 metro, 800 metro, pertika eta luzera jauzia), eta sei gizonezkoenak (100 metro lau, 400 metro lau, 1500 metro, luzera jauzia, pertika eta 5000 metro). Izena emateko epea zabalik egongo da 2017ko ekainaren 28ko –asteazkena- 14:00etara arte. Hitzordua uztailaren 1eko 18:00etan hasiko da, eta, hasteko, haurrentzako abiadura lasterketak eta atleta herrikoentzako 4X400 probak egingo dira.

Ordutegi zehatza 2017ko ekainaren 28an –asteazkena- argitaratuko da, proba bakoitzerako izena eman duen atleta kopuruaren arabera erabakiko baita. ARLOA

Proban parte hartzeko gutxieneko denborak Espainiako Federazioaren 2016 edo 2017ko marken rankingean jasoak egon beharko dira –hala ez bada, marka lortutako probaren agiria erakutsiko beharko da–. Marka horiek lortu ez, baina horietatik gertu dauden atletek ere izena eman ahal izango dute mitinean. Marken inguruko edozein zalantza argitzeko, helbide honetan kontsultatu daiteke: gaf@kirolak.net. Marka absolutu bat hobetzea lortzen duten atletek 400 euroko saria jasoko dute, eta proba bakoitzeko irabazleek, berriz, 100 euroko saria.

Ordiziako Sari Nagusiaren hirugarren edizioaren aurkezpenean egon dira: Goizane Alvarez, Foru Aldundiko Kiroleko zuzendari nagusia; Jon Etxeberria, Txindoki Atletismo Taldeko zuzendari teknikoa; Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea; Amaia Andres, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea; eta Eneko Agirrezabal, atleta eta Txindoki Atletismo Taldeko presidentea.

Kiroleko zuzendari Goizane Alvarezek azpimarratu duenez, “oso garrantzitsuak dira Ordiziakoa bezalako kirol ekitaldiak, nazioarteko atleta ugari biltzen baitituzte, Ordizia mapan jarriz, eliteko txapelketa batekin. Herrian sakon errotu da atletismoarenganako zaletasuna, eta grina horren ondorio da torneo hau. Izan ere, jende askoren esfortzua eta irmotasuna beharrezkoak izan dira, eta lan izugarria egin duen jende horren artean dago Jose Antonio Peña".

 

Goi mailako parte-hartzaileak

Ordiziako atletismo taldea 1976an sortu zen Villafranca UD-ren egiturapean. Gaur egun, Txindoki Grupo Jaso atletismo taldea da klubaren izena. Urte oparoak ari dira izaten hauek bai emaitza aldetik eta baita ere fitxa kopuru aldetik ere, 150 inguru. Bi dira kirol ekitaldi hau antolatzearen helburu nagusiak. Batetik, Gipuzkoan eliteko torneo bat antolatzea, eta, bestetik, aldi berean, Jose Antonio Peñari omenaldia egitea.

Ordizian lehen mailako atletak bilduko dira, hala nola Jonathan Okeudo (2015eko mitineko txapelduna), Iñigo Pérez nafarra (400 metro), Chakib Laghar (1.500 metro), Hassan Oubaddi (5.000 metro), Sergio Sánchez (5000 m) eta Igor Legarda (luzera jauzia). Emakumeei dagokienez, azpimarratzekoak dira Thibas Gebre (5000 m) eta Alazne Furundarena, zeinak 100 metroko proban parte hartuko baitu, Gipuzkoako marka hautsi nahian.

 

Jose Antonio Peña gogoan

Kirolari eta bereziki atletismoari lotuta baino ezin da ulertu Jose Antonio Peña Lizarraga ordiziarraren figura. Pisu jaurtiketa zen bere espezialitatea, eta gaztetan Espainiako txapeldun izatera iritsi zen, Gainera, Villafranca UDren saskibaloi taldean ere jokatu zuen.

80ko hamarraldiaren erdialdean entrenatzaile lanetan hasi zen, Ordiziako atletismo atalean. Handik aurrera, hurrengo 30 urteetan, klubaren arima izan da, bera arduratu baitzen klubeko atleta gazteenak aurrera ateratzeaz. Haren ondoan aritu izan dira Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei Lopez, Jon Aranburu eta Lidia Frías bezalako atletak, eta baita beste dozenaka eta dozenaka atleta ere.

Espainia mailan atletismoko epaile izan zen, karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta paper garrantzitsua izan zuen estatu mailako atletismoan. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten orain zortzi urte bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten orain zortzi urte bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.

 

Izen-emateak Espainiako Atletismo Federazioaren (RFA) intraneta erabiliz egin daitezke.

Informazio gehiago: http://txindoki.wixsite.com/txindokiat/copia-de-jose-antonio-pena-mitina

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/txindokiat/sets/72157657945096973/

  

1531