Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hitzarmena profesionalen prestakuntza eta enplegu turistikoaren kalitatea hobetzeko

Hitzarmena profesionalen prestakuntza eta enplegu turistikoaren kalitatea hobetzeko

Sektorea bultzatu eta kalitatezko enplegua sortzeko, eta ostalaritza zerbitzua eta jarduera hobetzeko, prestakuntzan jarri behar da arreta.

Denis Itxaso: «Sektorea bultzatu eta kalitatezko enplegua sortzeko, eta ostalaritza zerbitzua eta jarduera hobetzeko, prestakuntzan eta birziklatzean jarri behar da arreta. Horrela lortuko dugu helmuga hobeezin izan, kalitatezko enplegua eskaini, eta lanbidea duin bihurtzea»

Aldundiaren eta Ostalaritza Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu dute Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxasok eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinezek. Hitzarmen horrek profesionalak prestatzea eta birziklatzea du xede, Gipuzkoako turismo enpresen lehiakortasuna areagotzeko, eta, horrela, gure lurraldera etortzen diren bisitarien esperientzia hobetzeko.  Aldundiak 80.000 euroko ekarpena egingo du.

«Turismoaren eta gastronomiaren sektoreak gero eta pisu handiagoa du gure ekonomian, enplegua eta aberastasuna sortzeko ahalmen handia barne. Sektorea bultzatu eta kalitatezko enplegua sortzeko, eta ostalaritza zerbitzua eta jarduera hobetzeko, profesionalak prestatzean eta birziklatzean jarri behar da arreta, bai balio kate osoko zerbitzuaren kalitateari dagokionez –lehengaietatik hasi eta bezeroaren arretara arte–, bai eta ostalaritza jardueraren kudeaketari dagokionez ere. Horrela baino ez dugu lortuko helmuga hobeezin bat izatea eta kalitatezko enplegua sortzea», adierazi du Itxasok.

Hitzarmen hau prestatzeko eta ostalaritzako langileentzat prestakuntza aktiboa garatzeko xedez, Ostalaritza Elkarteak diagnosi bat egin du, eta prestakuntza behar nagusi hauek atzeman ditu sektorean: 

Ostalaritzako eta turismoko establezimenduak kudeatzeko eta zuzentzeko gaitasunak hobetzea.

Sektorea profesionalizatzea eta espezializazio eta gaitasun handiagoa lortzea jardueraren hainbat alorretan.

Sare sozialak eta ostalaritzarako eta turismorako kudeaketa sistema espezifikoak erabiltzeko konpetentzia eta gaitasunak lortzea.

Produktuak saltzen eta/edo erosten dituztenek bertako produktuak eta horien ezaugarriak ezagutzea.

Turismo kolektibo berrien ohiturei eta tradizioei buruzko informazio orokorra izatea.

Sektoreko enpleguaren kalitatea areagotzeko eta hura garatzea eta profesionalizatzea lortzeko xedez,  Kultura eta Turismo Departamentuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute hiru arlo hauetan:

Prestakuntza plana.Prestakuntza sustatzea eta zabaltzea giltzarria da profesionalen kualifikazioa areagotzeko, zerbitzua hobetzeko, eta sektorea eta enplegua egonkortzeko. Prestakuntza plan honen bidez, sektore osora iritsi nahi dugu.  Sektoreko profesionalen lehiakortasuna areagotuz, bisitarientzat helmuga atsegin eta arduratsu bat eraikitzea ahalbidetuko dugu.

Horretarako, 28 ikastaro eskainiko zaizkie Gipuzkoako turismo sektorea osatzen duten enpresariei, erdi mailako arduradunei eta langileei. Guztira 708 orduko prestakuntza aldia eskainiko da, 300 ikasle prestatzeko xedez. Helburua argia da: Sektoreko profesionalen lehiakortasuna areagotuz, bisitarientzat helmuga atsegin eta arduratsu bat eraikitzen laguntzea.

Honako hau izango da ikastaroen edukia: Aretoan eta barran arreta eskaintzen duten taldeen zuzendaritza eta lidergoa; barrako zerbitzua; aurrez aurreko turismo bezeroen arreta; sukaldaritza sortzailea; pintxoak, aperitiboak eta kanapeak; sare sozialak eta Google tresnak ostalaritza eta turismo sektorean; bertako produktuak, eta turismo sektorerako ingelesa eta frantsesa.

Beka plana Gipuzkoako Ostalaritzako Elkarteko kideentzat, aretoko eta barrako arretaren arloan  Basque Culinay Centerrek 2017-2018 ikasturtean eskaintzen dituen prestakuntza ez arautuko ikastaroen matrikularen %15eko gastuak ordaintzeko.

Informazio kanpaina. Gizarteak jarduera edo lanbide bati ematen dion balioak eta garrantziak eragin zuzena du pertsona trebatu eta motibatuak aurkitzeko garaian, eta, ondorioz, oinarrizkoa da turismo eta ostalaritza sektorea garatzeko. Arlo horretan hobetzeko, sektorearen eta irteera profesionalen inguruko informazio eta sentsibilizazio lana egin beharra dago: Sare sozialen eta komunikabideen komunikazio ekintzak eta kudeaketa, establezimendu turistikoetako aretoko, barrako eta harrerako arreta emateko lanbideak duin bihurtzeko helburuz.

 

 

  

1279