Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Pasaian edukiontzi inteligenteak jarriko dira

Pasaian edukiontzi inteligenteak jarriko dira

Poltsak doan banatuko dira ere, birziklatzean konpostagarriak aurrera egiteko.

2019/02/22
Foto Pasaian edukiontzi...

José Ignacio Asensio: Edukiontzi inteligenteek bilketako CO2ren igorpenak murrizten dituzte, eta ekarpen handia egin diote aldaketa klimatikoaren aurkako borrokari”.

 

Izaskun Gómez: “Ekipamendu berriei esker, Pasaiak aurrera jarraituko du birziklatzean, 65a helburu duen Planaren borondatezko sistemekin”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Pasaiako Udalak sinatutako hitzarmenari esker, Pasaian errefusa biltzeko 65 edukiontzietan sentsoreak jarriko dira, bilketaren kudeaketa inteligentea egitearren. Zehazki, edukiontzi inteligenteak eguzki-plaka batekin elikatzen dira, eta sentsore bolumetrikoa dute, eta sentsore horrek bertara botatzen diren hondakinen pisua eta edukiontziaren betetze-maila neurtu eta egunero-egunero horien berri ematen du.

 

Jasotako informazioari esker, bilketa-ibilbideen eraginkortasuna hobetu ahal izango da, eta kamioien igorpenak murriztu. Aldi berean, edukiontziak gainezka ez egotea eta bide publikoan hondakinak utzi behar ez izatea ahalbidetuko da, eta garbitasun-arazoak saihestuko dira. Halaber, jasotako informazioari esker jakingo dugu non behar den edukiontzi gehiago.

 

Ekipamendu berri hau martxan jarri da, gaikako bilketaren eraginkortasuna hobetzeko proiektu pilotu baten baitan, eta Pasaiako Udalak abian jarritako 65. helburu planean jasotako neurrietako bat da. Aldundiak 38.000 euroko ekarpena egingo du ekipamendurako. Sistema berria 2019ko martxoan jarriko da martxan.

 

Izaskun Gomez alkateak nabarmendu du edukiontzi inteligenteen proiektua beste aurrerapauso bat dela, birziklatzean aurrera egiteko eta Pasaiaren emaitzak hobetzeko; eta azpimarratu du emaitza horiek Gipuzkoaren (% 52,99) eta San Markos Mankomunitatearen (% 46,7) emaitzak baino hobeak direla. Horri dagokionez, gogorarazi du Pasaian bilketa-datuek % 56 gainditzen dutela, eta organikoaren edukiontzietan egindako hobekuntzekin eta edukiontzia irekitzeko txartela jaso duten Pasaiako 8.000 familien parte-hartzearekin, nabarmen hobetu daitekeela, eta Europak 2030erako ezarritako % 65eko helburua askoz ere denbora tarte laburragoan lortu. “Hori guztia lortzen ari da borondatezko sistemekin eta inposiziorik gabe”.

 

Bestalde, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, bilketa-kamioien ibilbideak optimizatzearen garrantzia azpimarratu du: "Proiektu pilotu honek igorpenak murrizten laguntzen du, eta mesede egiten dio Gipuzkoako aldaketa klimatikoaren estrategiari.” Halaber, azpimarratu du borondatezko edukiontziak jartzeak hobekuntza ekarri duela, izan ere konfrontazioa alde batera utzi, eta borondatezko sistemaren bidez, Pasaiak eta Gipuzkoak gaikako bilketarekin eta birziklatzearekin duten konpromisoa berretsi dute.

 

Poltsa konpostagarriak doan

 

Edukiontzi inteligenteak jartzeaz gain, Izaskun Gomezek iragarri du laster, martxoa bukatu aurretik ziur aski, pasaitarrek dohainik eskuratu ahal izango dituztela poltsa konpostagarriak HAZ bulegoetan. Poltsak jasotzeko organikoaren edukiontzia irekitzeko txartela aurkeztu beharko da. Etxebizitza/txartel bakoitzak eskubidea izango du hiruhileko bakoitzeko 36 poltsako paketea doan jasotzeko, beraz, materia organikoa jasotzeko hiru poltsa izango ditu astean. Laster jakinaraziko du Udalak zein egunetatik aurrera jaso ahal izango diren poltsak HAZ bulegoetan.

 

Ondoren, prozesua automatizatzeko, poltsa-banagailuak jarriko dira Trintxerpeko eta San Pedroko alkateordetzetan, Antxoko Azoka eraikinean eta Donibaneko gizarte-, kultura- eta kirol-eraikinean.

 

Alkateak gogorarazi du garrantzitsua dela poltsa konpostagarriak erabiltzea, materia organikoa ez kutsatzeko eta kalitateko konposta lortzeko. “Orain helburu hau errazagoa izango da familientzat, poltsak doakoak baitira”.

  

502