Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Pertsona bat zendu da eta 32 sendatu dira Gipuzkoako egoitzetan

Pertsona bat zendu da eta 32 sendatu dira Gipuzkoako egoitzetan

Laugarren egunez jarraian, ez da Covid-19 kasu positibo berririk atzeman.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren berri eman du, Covid-19aren hedapenaren inguruan, eta jakinarazi du, azken bi egunetan, pertsona bat zendu dela eta 32k gehiagok gainditu dutela gaixotasuna. Gipuzkoako egoitza sarean, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, laugarren egunez jarraian, ez da Covid-19 kasu positibo berririk atzeman. Azken orduetan hil den laguna Donostiako La Paz egoitzako erabiltzailea da, eta mediku alta jaso dutenak bizi dira Donostiako Berra zentroan (28), Zumarragako Argixaon (2), Zarauzko Santa Anan (1) eta Beasaingo Arangoitin (1).

          Azken egoitza hori, Arangoiti, Covid-19 gabe geratu da, diagnostiko positiboa zeukan azken laguna sendatu ostean. Beraz, 14 izatera igaro dira Covid-19 kasu positiboak dituzten egoitzak Gipuzkoan. Guztira, gaur arte, 271 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, birusak eragindako guztien %49,5ak, 162 zendu dira eta 115 daude positibo emanda. Egun, 24 lagun daude ingresatuta Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan eta 25 ospitalean.

          Eider Mendozak gogorarazi du, nahiz eta adinekoen egoitzetako azken egunetako egoera “nabarmen” hobetu den, “oso garrantzitsua da prebentzio eta segurtasun neurri guztiak zorrotz betetzen jarraitzea”, eta zentzu horretan, egunez egun, egoitzetako ekipo profesionalak, zein osasun langileak eta familiak ere egiten ari diren lana eskertu nahi izan du.

  

1311