Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Adierazpen instituzionala

2016/06/19

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, adierazpen hauek egiten ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, errefuxiatuen giza eskubideak babesteari dagokionez:

1. Exijitzen die Europar Batasunari eta Europar Batasuneko estatuei, urgentziazko erantzun humanitario bat eman dezatela, oinarri hauek hartuta: nazioarteko asilo eskubidea, nazioarteko hitzarmenak, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna.
2. Salatzen du Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa, hausten baitu nazioarteko giza eskubideei buruzko araudia, eta premiatzen du Europar Batasuna hura indargabetzera.
3. Exijitzen dio Espainiako estatuko gobernuari, gardentasun handiagoa izan dezala eta informazio gehiago eman dezala; orobat, euskal erakundeek parte har dezatela errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen harrera eta integrazio planak prestatzerakoan eta horiek ezartzerakoan. 
4. Exijitzen dio Espainiako Gobernuari harrera egiteko bere konpromisoa bete dezala, eta kontuan har ditzala talde ahulenen premiak, askotariko beharrak baitituzte birkokatzeko orduan.
5. Defendatzen du nazioarteko politika bat, eta immigrazio politika komun bat, arduratsua izango dena asilo arloan eta giza eskubideen arloan.
6. Hitzematen du lankidetzan ariko dela gainerako erakundeekin, gure lurraldera iristen diren errefuxiatuek bermatuta izan ditzaten beren eskubideak, eta aukera izan dezaten zerbitzu eta baliabide publikoak eskuratzeko, harrera integral bat ziurtatuz.
7. Hitzematen du aurrera eramango dituela herritarrak sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpainak eta horietan laguntzen jardungo duela, herritar guztiek ezagutu ditzaten errefuxiatuen errealitatea eta beharrak.
8. Aitortzen du errefuxiatuekin erakutsitako elkartasuna, eta eskertzen ditu bai gobernuz kanpoko erakundeak bai Gipuzkoako gizarte zibila, aparteko lana egitegatik.

 

 

 

 

 

  

1544