Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Pertsona juridikoek bide elektronikoz izango dute harremana Gipuzkoako foru Ogasunarekin

Pertsona juridikoek bide elektronikoz izango dute harremana Gipuzkoako foru Ogasunarekin

Pertsona juridikoen gehiengoak, enpresak gehienak tarteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuarekin duten harremana bide elektronikoz izatera egongo dira behartuta datorren apirilaren 1etik aurrera.

2016/01/13
Jabier Larrañaga, Ogasun eta Finantza diputatua

Arauketak Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren hasierako letra A, B, C, D, F, P, Q, S, U edo V duten entitateak hartzen ditu barne, eta baita establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrak eta zerga kudeaketako profesional gisa aitortuta dauden pertsonak ere.

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatuak, Jabier Larrañagak, erabaki honekin bitarteko elektronikoen erabileran sakontzen dela nabarmendu du eta, aurrera begira, lan ildo hau jorratzen jarraitzeko asmo irmoa agertu du. “Departamentuaren egitura modernizatzen jarraituko dugu, gipuzkoarrei zerbitzu egokia eskain

“Departamentuaren egitura modernizatzen jarraituko dugu, gipuzkoarrei zerbitzu egokia eskainieta euren beharrei ahalik eta era egokienean erantzuteko asmoz”, nabarmendu du Jabier Larrañaga diputatuak

Neurri honekin, aipatutako eragileak harremanak bitarteko elektronikoz izatera behartuta egongo dira, bai zerga aitorpenak edo idatziak aurkezteko, erreklamazio ekonomiko-administratiboak barne, zein jakinarazpen elektronikoak jasotzeko, arrazoi teknikoak direla eta bidalketa telematikoa ezinezkoa den kasuetan izan ezik. Horretarako sinadura elektroniko propioa beharrezkoa izango da (IZENPE, Camerfirma, FNMT edota Foru Aldundiko pasahitz operatiboa), edota sinadura elektronikoa duen ordezkari baten bitartez jardutea.

Baldintza hauek betetzeko, departamentuak interesatuen eskura jarri ditu beharrezko informazio eta baliabideak. Gainera, neurri honek eragingo dituen 30.000 pertsona eta entitateri prozesuari buruzko mezu informatiboak bidaltzea ere aurreikusten da. Foru erakundeak aipatutako eragileei sinadura elektronikoa dutela lehenbailehen baieztatzea gomendatzen die edota, hirugarren baten bitartez jardunez gero, euren izenean jarduteko baimenak era egokian eman direla ziurtatzea. Foru Ogasunaren datu baseetan helbide elektronikoa baieztatu eta eguneratzea ere aholkatzen da.

  

1264