Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

Foto Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

• Harkaitz Millan, Kultura diputatua: “Egoera berri horretan, garrantzitsua da herritarrak inplikatzera deitzea kultura-proiektuak bultzatzeko”.

Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du
  • 2019an, 146.708 euro jaso zituzten 14 proiektuk; horietatik 76.708 euro herritarrek eman zituzten eta 70.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1.325 lagunek hartu zuten parte, eta, batez beste, 57`73 euro eman zituzten.
  • Meta!-ren aurreko lau edizioetan guztira 63 proiektu garatu dira, eta 604.708 € sartu dira Gipuzkoako kultura-ehunean.

Harkaitz Millan Kulturako diputatuak META!-ren 5. edizioa aurkeztu berri du. Programa hau proiektu eta ekintzaile kulturalak finantzatzeko bide berri bat da, mikromezenasgoaren bidezko finantzaketa kolektiboan (crowdfunding sisteman) oinarritua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Goteo fundaioarekin batera sortu duen ekimen honek herritarren parte-hartzea eta erakundeen babesa konbinatzen ditu, eta kulturarentzat baliabide gehiago lortzea ahalbidetzen du, interes publiko handiagoa pizten duten proiektuak diruz lagunduz.  Aurtengo edizioan, Kultura Departamentuak proiektu hautatuei eman izan dizkien 70.000 euroko kopuruari eutsiko dio Meta!-k, eta edukien sustapena eta zabalkundea indartuko dira Piztu Kultura planaren bidez. Aurreko urteko edizioko aurrekontua 70.000 €-koa izan zen, aurten Kultura sailak 88.000€ bideratuko ditu. Piztu Kultura planaren bidez edukiak gizarteratzeko eta zabaltzeko kanpainaren bidez programa indartuta.

 

Millanek nabarmendu duenez, Meta!-k aurreko lau edizioetan izan duen arrakastak Gipuzkoako gizarteak kulturarekiko duen konpromisoa islatzen du, eta horrek balio berezia du gaur bizi dugun egoeran. «Ziur nago berriro ere agerian geratuko dela gipuzkoarrok kulturari ematen diogun babesa. Herritarrek badakite kulturak zer nolako garrantzia duen jarrera kritikoa garatzeko, gure bizi kalitateari eusteko eta etorkizun hobe bat eraikitzeko». Foru arduradunak azpimarratu duenez, COVID-19aren ondoriozko krisialdiak eragin berezia izan du kulturan, eta Departamentuak Piztu Kulturaren bidez egin nahi dio aurre egoera horri, kultura-jarduerari eta proiektuei zuzendutako laguntzak eta horien sustapena sendotuz eta hobetuz: «Gipuzkoan kultura piztu nahi dugu».

Meta! 2020k aurreko edizioetako mekanika bera izango du: Aurkezten diren proposamenen artean 15 kultura-proiektu hautatuko dira, guztiak ere Gipuzkoako pertsonek eta/edo kolektiboek bultzatuak eta bertan kokatuak. Crowdfunding kanpainen bidez sustatzaileek bereganatzen duten euro bakoitzeko beste bat jarriko du Kultura Departamentuak, proiektu bakoitzeko gehienez ere 4.780 eurora iritsi arte, eta guztira 70.000 euroren mugarekin. Normalean, herritarren ekarpenek erakundeen ekarpena bikoiztea lortzen dute, eta, hala, bildutakoaren guztizkoa 140.000 eurotik gorakoa izatea; 2019ko edizioan, adibidez, 146.708 eurora iritsi ziren.  Gainera, 18.000 €inbertituko dira, Meta-ko edukiak gizarteratzeko eta zabaltzeko kanpaina batean.

Balantze arrakastatsua

Meta! sortu zenetik hona egindako balantzeak berretsi egiten ditu programaren arrakasta eta, batez ere, gizarteak Gipuzkoako kulturaren alde mobilizatzeko duen gaitasuna. Hala adierazten dute zifrek:

 

  • Gipuzkoako 65 proiektu hautatu dira, lau deialdietan aurkeztutako 165 proiektuetatik, eta % 97ko arrakasta lortu da, osorik finantzatutako 63 proiekturekin.
  • Mundu osoko 4.555 kofinantzatzailek parte hartu dute, bakoitzak batez beste 58 euroko ekarpena eginez.
  • 58€ de aporte medio por persona.
  • Lau deialdietan 604.708 € bildu dira.
  • Horietatik % 44,75 Gipuzkoako Foru Aldundiak eman ditu.

Proposamenak aurkeztea

Gaurtik aurrera, ekainak 4, interesa duten pertsonek eta kolektiboek Meta!-ren webgunean (meta.gipuzkoa.eus) edo Goteo fundazioaren web orrian (goteo.cc/meta2020) aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak. Epea uztailaren 16an bukatuko da.

Funtsezkoa izango da aurkeztutako proiektuek balio erantsia eskaintzea eta gizartearen lotura eta inplikazioa bilatzea, tokiko kultura-sarea aberastuz eta Gipuzkoako herritarren alternatibak, zerbitzuak eta aukerak hobetuko dituzten ideiei bizia emanez. Aurten, gainera, arreta berezia jarriko zaie digitalizaziora edo egungo krisiari kultura-jardunetik irtenbide sortzaileak ematera bideratutako proiektuei.

5. edizioaren mugarri eta berrikuntza nagusiak

Edizio honek hiru berrikuntza nagusi ditu:

  1. Prestakuntza osoa online izango da.
  2. Guztira hiru tailer izango dira: Gipuzkoako herritar guztiei irekitako bi atariko tailer eta crowdfunding kanpainen komunikazioan espezializatutako tailer bat, soilik hautatutako proiektuentzat.
  3. Tailer horien formatua online izango da, bideokonferentziaren bidez eta parte-hartzaileen arteko lankidetza- eta ikaskuntza-dinamika oso berritzaileen bitartez. Informazioa eta izen emateak: goteo.cc/tallermeta2020. 

Programaren mugarri nagusiak:

  • Ekainaren 4etik uztailaren 16ra: proiektua aurkezteko epea.
  • Ekainaren 23tik uztailaren 2ra: herritar guztiei irekitako crowfunding tailerrak. Izen emateak: goteo.cc/tallermeta2020.
  • Uztailak 28: 15 proiektu hautatuen berri emango da.
  • Uztailaren 29tik urriaren 7ra: proiektu hautatuentzako aholkularitza eta prestakuntza saioak. Irailak 16: Crowdfunding kanpainetako komunikazioari buruzko tailerra.
  •  Urriak 8: Crowdfunding kanpainaren hasiera.