Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Piztu META 2021eko mikromezenasgo proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

Piztu META 2021eko mikromezenasgo proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 11n hasiko da, eta ekainaren 23an amaituko. Bilketa kanpaina irailaren 29an hasiko da.

2021/05/11

 

2020an, guztira, 144.441 euro banatu dira: 74.441 euro herritarren ekarpenei dagozkie, eta 70.000, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpenei. 1.330 pertsonak parte hartu zuten, batez beste 56 euroko ekarpenak eginez. 36 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 15 hautatu ziren.

Gaur arte, herritarren 78 proiektu garatu dira, eta horrek esan nahi du 749.149 euroko ekarpena egin zaiola lurraldeko kultur egiturari.

Kulturako diputatu Harkaitz Millan: ““PIZTU META! kultura finantzatzeko politika berri bat da, baliabide berriak ematen dituena, aurrekontuak handitzeko aukera ematen duena, eta erakundeen laguntza merezi duten ekimenak eta proiektuak aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea izaten duena”.

Kulturako diputatu Harkaitz Millanek gaur goizean aurkeztu du META! programaren 6. edizioa. Ekimen horrek oinarritzat dauka finantzaketa kolektiboa (crowdfunding), Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sortua Goteo Fundazioarekin lankidetzan. Bost edizio arrakastatsuren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak matchfunding tresna hori sustatu eta bultzatu nahi du, zeinak bateratzen baititu herritarren laguntza, finantzaketa kolektiboaren bitartez, eta erakundeen laguntza. META! ekimena finkatu egin da, konfiantza sortzen duen eta interesa pizten duen tresna bat baita, eta tinkatu egiten da Gipuzkoan, kultur eragileen esku dagoen tresna bat baita, bertako kultur egitura aberasten eta sendotzen duten ekimenak finantzatzekoa.   

Millanek adierazi duenez, “META! ekimenak kultura finantzatzeko politika berri bat irudikatzen du, baliabide berriak ekartzen baititu, aukera emanez aurrekontuak handitzeko eta herritarren partaidetza edukitzeko, instituzioek laguntzea merezi duten ekimenak eta proiektuak hautatzeko orduan. Horrek guztiak laguntzen du kultur politika gardenago bat izaten dirulaguntzak ematean eta gizartearen inplikazioan, azken batean gizarteak erabakitzen baitu zein kultur proiektu diren interesgarrienak, bere iritziz”.

Aurreko edizioetako mekanika bera izango da: guztira, 15 kultur proiektu, Gipuzkoako pertsonek edo kolektiboek lokalizatuak eta bultzatuak, eskura izango dutenak 70.000 euroren bultzada (Gipuzkoako Foru Aldundiak ekarritako matchfundingari dagokiona), osatuko dituena herritarren diru ekarpenak, hau da, herritarrek era askotako kultur proiektuei egiten dizkietenak crowdfunding formula ezagunaren bitartez egindako kanpainetan.Sortzaileentzat, finantzatzeko formula, beraz, bikoitza da, eta oso erraza: jasotzen duten euro bakoitzeko, Foru Aldundiak euro bat gehiago batuko du. Horrela, arrakastarako aukerak eta azken inpaktua biderkatu eta areagotu egiten dira.6. edizio honek baieztatzen du programaren nazioarteko arrakasta, eta, batez ere, haren gaitasun biderkatzailea, eta Gipuzkoako kulturarekiko konpromiso gaitasuna.

  • 78 proiektu gipuzkoar, bost deialdietan aurkeztutako 201etatik hautatuak, % 97ko arrakasta lortuta, osorik finantzatutako 63 proiekturekin.
  • 4.555 kofinantzatzaile, mundu osokoak.
  • 56 euro, batez besteko ekarpena pertsonako.
  • 749.149 euro, lau deialditan bilduak.
  • % 44,75, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena.

Gaurtik aurrera -maiatzak 11- irekitzen da deialdiaren epea proposamenak hartzeko. Ekainaren 22ra arte, herritarrak deialdiaren webgunean sar daitezke (goteo.cc/meta2020), eta bertan aurki ditzakete beren kultur proiektu berritzaile, eraldatzaile eta konprometitutak. 

Giltzarria izango da proiektu horiek balio erantsia ematea, eta gizartearen lotura eta inplikazioa bilatzea, bertako kultur egitura aberastuz, eta gipuzkoarren alternatiba, zerbitzu eta aukera sorta hobetzeko ideiak biziberrituz. Aurten, gainera, arreta berezia jarriko zaie digitalizaziora bideratuta dauden proiektuei, eta kulturaren praktikatik gaurko krisiari sormenezko irtenbideak emango dizkiotenei.

Funtsezko hiru desberdintasun daude edizio berri honetan:

  1. Prestakuntza osoa online izango da.
  2. Guztira, hiru tailer izango dira: Gipuzkoako herritar guztiei irekitako bi atariko tailer, eta crowdfunding kanpainen komunikazioan espezializatutako tailer bat, soilik hautatutako proiektuentzat.
  3. Tailer horien formatua online izango da, bideokonferentziaren bidez, eta parte-hartzaileen arteko lankidetza- eta ikaskuntza-dinamika oso berritzaileen bitartez. Informazioa eta izen emateak: goteo.cc/tallermeta2020.

Laburpen modura, hauek dira programaren mugarri nagusiak:

  • Proiektuen aurkezpena maiatzaren 11tik ekainaren 23ra bitartean egin daiteke.
  • Herritarrei irekitako crowdfunding tailerrak maiatzaren 26tik ekainaren 10era bitartean izango dira. Izen emateak, hemen: goteo.cc/tallermeta2020.
  • 15 proiektu hautatuko dira oinarrietan jasotako irizpideen arabera: goteo.cc/meta2020.

Uztailaren 9an argitaratuko dira emaitzak:

  • Prozesu guztian zehar, hautatutako proiektuek crowdfundingean espezializatutako lantalde aholku-emailearen online laguntza izango dute. Gainera, hainbat prestakuntza-saio izango dira, eta tailer bat, crowdfunding kanpainetako komunikaziora bideratua, irailaren 28an egingo dena.

 

 

 

 

  

1324