Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Epaitegiek Gurasos elkartearen beste errekurtso bat ezetsi dute eta kontsortzioak erraustegia kontratatzeko hartutako erabakia berretsi dute

Epaitegiek Gurasos elkartearen beste errekurtso bat ezetsi dute eta kontsortzioak erraustegia kontratatzeko hartutako erabakia berretsi dute

Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako 3. Epaitegiak ezetsi egin du Gurasos elkarteak jarritako errekurtsoa.

2017/07/13

José Ignacio Asensio: “Propagandak ezin ditu epaiak tapatu: gauzak ongi egiten ari direla berretsi dute epaitegiek".

Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako 3. Epaitegiak ezetsi egin du Gurasos elkarteak jarritako errekurtsoa. Errekurtso hori jarri zuen Hondakinen Kontsortzioak (GHK) 2016ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren kontra, erabaki horren bidez onartu egin baitzen Gipuzkoako Ingurumen Gunea eta balorizazio energetikoko planta kontratatzeko espedientea. Epaitegiak ukatu egiten du parte hartzeko eskubidea urratu denik, eta gogorarazi du Kontsortzioa Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako Plan Orokorra gauzatzen ari dela. Plan Orokor hori Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu zuten, eta bertan erraustegiaren eraikuntza aurreikusten da.

Ildo berean, epaiak adierazten du Gurasos elkarteak nahastu egiten dituela partaidetzazko demokrazia eta demokrazia zuzena eta, halaber, "nahastu egiten dituela, oker, partaidetza politikorako eskubidea egintza administratibo batean parte hartzearekin". “Haren helburua ez da hautesleei aurretik hartuta dagoen erabaki bat berresteko deia egitea, baizik eta interesatuta daudenek edo nahi dutenek beren iritzia eman ahal izatea eta, hala, Administrazioak informazio iturri gisa baliatu ahal izatea”.

Epaiak, azkenik, ezetsi egiten du Gurasos elkartearen errekurtsoa, eta prozesuaren kostuak egozten dizkio.

Epaiaren edukiari dagokionez, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari eta Ingurumeneko diputatu den Asensiok azaldu du “Gurasos elkartearen propagandak eta argazkiek ezin dituztela tapatu epaiak, eta epaitegiek berretsi egin dutela gauzak ongi egiten ari direla”. Ildo beretik, foru arduradunak adierazi du erakundeek herritarren eta Batzar Nagusien mandatua bete nahi dutela, hondakinen arazoari irtenbidea emateko, teknologia onenak baliatuz eta herrialde europar aurreratuenekin bat eginez. Era berean, Gipuzkoan hondakinen kudeaketari ahalik eta gardentasun handienarekin ekiteko eta gipuzkoar guztien interes publikoa lehenesteko konpromisoa berretsi du Asensiok.

 

  

1525