Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Poetika 2020, poesia-irakurraldien ziklo bat, ostegun honetan hastekoa dena, Juan Kruz Igerabide gonbidatu duela

Poetika 2020, poesia-irakurraldien ziklo bat, ostegun honetan hastekoa dena, Juan Kruz Igerabide gonbidatu duela

Adunako poetak lagun izango du Felipe Juaristi idazlea, eta Beñat Olano Musikeneko biolin jotzailearen musika.

2020/03/04

Kulturako foru zuzendari Mari Jose Telleriak azpimarratu duenez,  “ziklo honen asmoa da euskal poesia belaunaldi berrietara hurbiltzea, Musikeneko musikari gazteen partaidetza dela medio”

 

Koldo Mitxelena Kulturuneak POETIKA aurkezten du, poesia-ziklo berri bat, euskaraz eta gaztelaniaz, egungo literatura-panoramaren ibilbidearen barruan. Martxoan hastekoa da ziklo hau, maiatzera arte luzatuko dena eta, guztira, hiru errezital izango dituena, hiru poetak emanak, zeintzuek beren olerkiak irakurriko baitituzte. Irakurraldiaren aurretik, sarrera bat egongo da, literatura-kritikariek eta poesian adituek egina, zeintzuek sartu-irten bat egingo baitute aurkeztutako obra poetikoaren ezaugarri nagusietan. Errezitalean, lagun izango dira gazte musikariak, Musikeneko ikasleak, zenbait pieza musikal interpretatuko dituztenak.

 

Zikloa ostegun honetan hastekoa da, iluntzeko 19:30ean, Koldo Mitxelenan. Poeta gonbidatua Juan Kruz Igerabide izango da, bere poemak irakurriko dituena, Felipe Juaristi lagun duela eta Musikeneko ikaslea den Beñat Olanok biolina joko du.

 

Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) haur eta gazte literaturako autore bat da, itzultzailea eta poeta. Irakasle ikasketak egin zituen, eta Filologiako doktoretza lortu zuen. Gaur egun, EHUko Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da. Hogei lan baino gehiago argitaratu ditu; besteak beste, helduentzat idatzitako poesia-liburu hauek: Notre-Dameko oihartzunak (Elkar, 1984), Mailu isila (Kritika sariduna, Alberdania, 2002), Lainoa janez (Erein, 2015) eta Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean, 2016). Igerabidek Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria irabazi zuen 2018an, Abezedario titirijario (Abecedario titiridario) obragatik. 2017an, bere hirugarren aforismo liburua aurkeztu zuen: Labur Txintan (Brevario Perplejo). Haren lan batzuk ingelesera eta frantsesera itzuli izan dira, baita katalanera, galegora eta gaztelaniara ere.

 

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957), poeta eta narratzailea; Informazio Zientzietako lizentzia lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, non euskarazko literaturaren inguruko lana egin duen. Euskadi Irratiko zuzendaria ere izana da. Bi Literaturako Euskadi Sari irabazi ditu, eta euskarazko bost Kritika sari, azkena 2015ean Piztutako etxea poema-liburuagatik. Haren nobela berriaren izena da Erbesteko elurra (La nieve del exilio).

 

Bigarren hitzordua apirilaren 2an izango da, iluntzeko 19:30ean. Poeta gonbidatua Aritz Gorrotxategi izango da. Kasu honetan ere, Felipe Juaristiren ardurapean egongo da Donostiako poetari lagun egitea eta Musikeneko ikaslea den Maitane Arrtexe eskusoinua joko du.

 

Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) gidoilaria da, narratzailea eta poeta, eta itzultzaile eta iritzi-artikulugile dihardu. Hamar prosa- nahiz poesia-lanen egilea da; Kritika Saria irabazi zuen 2012an, Hariaz beste (Erein) bere poema-liburuagatik. Irun Hiria Saria irabazi berri du, euskarazko poesia modalitatean, Amua (Elkar, 2019) obragatik. Lehenago, poema-liburu hauek argitaratuak ditu: Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein, 2007), Muga (liburu kolektiboa, El Gallo de Oro, 2016), eta Chillidari gorazarre (liburu kolektiboa, Balea Zuria, 2017). Pentsamendua eta Poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat.

 

Hirugarren eta azken hitzordua maiatzaren 5ean izango da, goizeko 19:30ean, Koldo Mitxelenan. Kasu honetan, poeta gonbidatua Julia Piera izango da. Lagun izango du Itziar Minguez Arnaiz poeta eta narratzailea eta Musikeneko ikaslea den Eduardo Villaroelek klarinetea joko du.  

 

Julia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen Ekonomiako lizentzia lortu ondoren, zenbait urtez Espainiatik kanpo bizi izan zen: Bolonian eta Brightonen; lau urtez, Literaturako eta Hizkuntza Erromanikoetako ikasketak egin zituen Harvardeko Unibertsitatean, eta gero, Dublinen, non Cervantes Institutuko zuzendaria izan baitzen. Liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, eta Puerto Rico Digital (Villa de Madrid Francisco de Quevedo 2010 sariduna eta Ausiàs March sarirako accesita). Liburu horrekin ere finalista izan zen Espainiako Kritika Sarian eta Literatura Sarian. Zenbait antologiatan sartu izan dute; besteak beste, Forrest Ganderrenean, zeinak hautatu baitzuen Espainiako XXI. mendeko hamar poetarik berritzaileenetako bat bezala, bere antologia honetan: Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century. Gaur egun, Colby Collegeko programa zuzentzen du Espainian.

 

Itziar Mínguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue (Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (Visor, 2007), Cara o Cruz (Huacanamo, 2009), Pura Coincidencia (Point de lunettes, 2010), Wikipoemia (Oblicuas, 2014), Cambio de rasante (Tenerife, 2015) eta Que viene el lobo, 2016ko Nicanor Parra saria irabazitakoa. Eta antologia ugaritan parte hartu izan du.

 

 

 

 

 

  

1344