Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak turismo berezi, orekatu eta inteligentea lortzeko oinarriak ezarri ditu

Gipuzkoak turismo berezi, orekatu eta inteligentea lortzeko oinarriak ezarri ditu

Adostasun maila handiz lurraldearen eredu turistikoaren oinarriak onartu dira BBNNetan

Iraunkortasuna ardatz hartuta, erabaki da fluxuak lurralde osora banatzea, «Explore San Sebastian Region» marka finkatzea, eta ekotasa turistikoa bultzatzea.

Itxaso: «Akordio politikoak legitimazioa ematen dio foru gobernuari, hazteko eta enplegua sortzeko potentziala duen sektore ekonomiko nagusietako bati ziurtasuna ematen dioten ardatz estrategiko eta lehentasunezkoak lantzeko».

Batzar Nagusietako Turismo Batzordeak turismo ereduari buruzko ponentzia onartu du adostasun maila handiz. Izan ere, Podemos taldeak bakarrik eman du aurkako botoa. Eztabaida urtarrilean hasi zen, eta ordutik turismoaren sektorearekin zerikusia duten hainbat eragile igaro dira Batzordetik, ikuspegi desberdinak ezagutarazteko.

Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxaso kontent agertu da, hilabete hauetan izandako eztabaida «sakon eta egiazkoagatik», eta «Gipuzkoarako nahi dugun» eredu turistikoaren inguruan lortutako akordioaren «irismen politikoa» azpimarratu du. «Turismoa da gaur egun dinamismo eta berrikuntzarako gaitasun handiena erakusten ari den sektore ekonomikoetako bat, eta orain lortu den akordio honek balio handia du, legitimazioa ematen baitio Foru Gobernuari,  hazteko eta enplegua sortzeko potentziala duen sektore ekonomiko nagusietako bati ziurtasuna ematen dioten ardatz estrategiko eta lehentasunezkoak lantzeko». Era berean, eskerrak eman dizkie ponentzian parte hartu duten guztiei, «beren ekarpenekin gure lurraldearentzat nahi dugun turismo ereduaren inguruan beharrezkoak diren eztabaida eta hausnarketa sustatzen lagundu baitute».

Itxasok oso positibikodi baloratu du “lortutako adostasun maila handia. Izan ere Podemosek bakarrik eman du aurkako botoa. Akordio honi esker Aldundiak turismoaren norabidea finkatu ahal izango du eta sektoreari egonkortasuna emango dio.

Kultura eta Turismo Departamentuaren iritziz, Batzar Nagusiek onartu duten ereduak hiru ezaugarri nagusi ditu: iraunkortasuna, oreka eta berezitasuna. Gainera, helburutzat du turismo eredu iraunkor eta ordenatu bat ezartzea, enplegua eta aberastasuna sortzen lagunduko duena, era orekatuan, lurralde osoan banatuta, hartara masifikazioa, bulgarizazioa eta kultur patroien estandarizazioa saihesteko. 

Onartutako ereduak hiru ardatz ditu:

Lurralde oreka, fluxuak banatzeko estrategiarekin: Donostiako zama turistikoa arindu nahi da, eta hiriburuak sortzen duen gehiegizko turismoa hobeto banatu. Donostiak gaur egun sortzen duen gehiegizko turismo horri probetxua ateratzea da xedea. Turismo horrek, ongi kudeatuta, kohesio eta aberastasun handia ekar diezaieke gainerako eskualdeei. «Erakundeak behartuta gaude bisitaria kostako eta barrualdeko beste baliabide turistikoak ezagutzera erakartzeko tresnak gehitu eta hobetzera, hiriburuan masifikazioak saihesteko eta turismoak ekartzen dituen onurak beste eremuetara ere zabaltzeko. Itsas ondarea, Chillida Leku, Balenciaga, kostaldeko Flyscha, landa turismo aktiboa eta Inaziotar Bidea funtsezkoak dira estrategia hori garatzeko».

Explore SnSnRegion marka Gipuzkoako elementu identifikatzaile gisa. «Explore San Sebastian Region» markak zentzu eta logika osoa hartzen du, lurraldearen nabarmentasuna eta posizionamendua areagotu egin baitira interes handiko merkatuetan. Horren adibide dira Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa, San Sebastian Gatronomika Azoka, Zinemaldia, Pasaiako Itsas Festibala, edo lurraldearen atari turistiko berria,

Ekotasa turistikoa babestea, turismoak dakarren aberastasuna banatzeko modua baita. Ekotasarekin bilduko den diru publikoa helmugaren lehiakortasuna hobetzeko eta turismoak ematen duen horren eta uzten duenaren arteko oreka bilatzeko erabili beharko litzake, turismoaren iraunkortasuna bermatzeko xedez.

Horri dagokionez, ezinbestekoa da, baita ere, turismoa uda garaira mugatu ez baizik eta urte osora zabaltzea, urte osoan okupazio maila altua lortzeko, batez ere goi denboralditik kanpo, horrek enplegua egonkortzen lagunduko baitu. Azoka, negozio eta biltzarren turismoa, asteburuko nekazal turismo nazionala, eta kirol eta kultur ekitaldiak ere oso garrantzitsuak dira atal honetan. Behobia-Donostia lasterketak Bidasoaldean eragin handiagoa izatea, Pasaiako Itsas Festibala finkatzea, eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako biltzarren banaketan lurralde arteko oreka handiagoa lortzea dira helburu hau lortzen gehien lagun dezaketen ekintza batzuk, egun hirian dagoen hotel eskaintza berria denbora luzean, azarotik maiatzera, zereginik gabe egotea saihesteko.

Foru Aldundiaren iritziz, turismotik datorren aberastasunak enplegu egonkor eta kualifikatua sortzen lagundu behar du, eta Foru Aldundiak xede horrekin eman dituen urratsak asko dira, hala nola formazioa, egonkortasuna eta soldata duinak sustatzeko neurriak, edo Turislan, zeinaren lehenengo bi edizioetan 300 pertsona kontratatzea lortu baiten.

 

  

1329