Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Portuko plan berezian egindako hobenkuntzak eragileei azaldu dizkie Aldundiak

Portuko plan berezian egindako hobenkuntzak eragileei azaldu dizkie Aldundiak

Aldundiak deitu ditu eragile ekonomiko eta sozialak Portuko Plan Berezian egindako hobekuntzen berri emateko.

2017/03/07

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak zehaztuko ditu inguruko udalek eta hainbat erakunde eta partikularrek alegazioak egin ondoren dokumentuan egindako aldaketak. “Egindako alegazioak ikusita, Portuko Agintaritzak onartu egin ditu Plan Bereziko hainbat alderdi hobetzen dituzten Pasaiako Udalaren nahiz beste erakunde batzuen proposamenak, bereziki Euskadi Etorbidera ematen duten eraikinen gehieneko garaierari lotutakoak, eta hasiera batean aurreikusitako garaiera jaitsi egin da etxeekin parekatzeko. Era berean, eraikin horietan enpresek eta ekonomiako eta hirugarren mailako beste sektore batzuek erabiltzeko guneak ahalbidetu dira, eta kamioiak Lonjara bidean Euskadi Etorbidetik pasatzea saihestuko da.  Onartu diren eta planean sartu diren alegazioek gure ustez nabarmen hobetzen dute plana, eta interes ezberdinak bateratzen laguntzen dute helburu komun bat lortzeko: narriatutako hiri-ingurunea berroneratzea, espazio publiko berriak berreskuratzea eta Pasaialdea ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik suspertzea".

Diputatuak azpimarratu duenez, “Portuko Plan Berezia behin betiko onartuta izango dugu apirilerako. Era horretara, urte eta erdian amaituko genuke dokumentu administratibo konplexu honen tramitazioa, eta 2017an, beraz, aurreikusitako berroneratze-lanen etapa erabakigarriari ekingo diogu.  

Astearteko hitzordua jarri da Foru Aldundiak berak, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa eta Gobernantza sailen bitartez, Pasaialdea berroneratzean inplikatutako alde guztiekin elkartzeko, horiei informazioa eta parte hartzeko aukera emateko eta horiekin hainbat alderdi egiaztatzeko espazioak abian jartzeko hartutako konpromisoari erantzuteko. Joan den maiatzean egin ziren parte hartzeko lehenengo jardunaldiak, eta bertan eman zen Plan Bereziaren edukiaren berri. Orain jarraipena emango zaie jardunaldi haiei, alegazio-aldiaren ondoren eta urtarrilean Plan Berezia behin-behingoz onartu ostean egindako aldaketak eta hobekuntzak tartean diren eragileei azaltzeko.

Marisol Garmendiak berretsi egin du EAJren eta PSE-EEren foru-gobernuak egin duen apustu estrategikoa “berroneratze-jarduera baten bitartez Pasaiako Portuaren ingurua goitik behera berroneratzeko eta Pasaiako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko, enplegua eta lanpostu berriak sortzea, negozio berriak aktibatzea, enpresak eta ekipamendu sozial aurreratuak erakartzea eta turismoa eta kultura-proiektuak sustatzea ere ahalbidetuko duena”.

Plan Berezia aurtengo udaberrian onartuko da behin betiko, eta hortik abiatuko dira hainbat jarduera erabilera publikorako berreskuratuko diren 11 hektareako gunean. Bertan egingo dira pasealekuak, plaza publikoak, egoteko lekuak, enpresentzako ekipamenduak eta sozialak eta lurpeko aparkaleku bat Hospitalilloko kaiko eremuan. “Proiektua konplexua eta luzea izan da, eta ez da ahantzi behar erronka ikaragarria izan dela tartean diren erakunde guztientzat (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Portuko Agintaritza eta Pasaialdeko udalak), kontuan hartuta urte askoan lehenengo aldiz ari garela lanean elkarrekin eta ados jarrita".

  

1175