Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Sasietako transferentzia estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituari

Sasietako transferentzia estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituari

GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).

2022/09/19
Sasietako transferentzia estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituari

Transferentzia estazio berria Sasietako zabortegi zaharrean kokatuko da, Beasainen, mankomunitate horrek lagatako lursail batean, eta 22 udalerriri emango die zerbitzua, urtean 18.000 tona baino gehiagoko hondakin kopurua kudeatuz.

José Ignacio Asensiok, GHK-ko presidenteak, adierazi duenez, "Sasietako transferentzia estazioa da Gipuzkoan hiri hondakinak kudeatzeko zirkuitua ixteko falta zen azken pieza. Etxez etxeko bilketa zerbitzuen eta tratamendu azpiegituren arteko zubi eta lotura gisa balio dute. Instalazio horiek joan-etorri luzeak, kostu ekonomikoak eta ingurumen kostuak saihesten dituzte, eta zerbitzu homogeneoa bermatzen dute, mankomunitate guztientzat berdintasun baldintzetan". GHK-ko presidenteak honako hau gehitu du: "Estazio honekin hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako ereduaren azpiegitura mapa amaitu dugu. Eredu horri esker hondakinak modu jasangarrian kudeatzen ditugu, birziklatze indizeen buru gara eta lehengai eta energia berrien merkatua sortu dugu".

José Ignacio Asensio GHK-ko presidenteak, Leire Artola Sasietako Mankomunitateko presidentearekin eta Cesar Gimeno GHK-ko zuzendariarekin batera, Sasietako Transferentzia Estazioaren lehen harria jarri du gaur goizean. Instalazio horrek hiri hondakinak kudeatzeko zirkuitua amaitzen du, Mankomunitateen bilketatik hasi eta Zubietako instalazioetan tratatu eta berreskuratu arte. Instalazio berri hori Beasaingo zabortegi zaharrean kokatuko da, eta lursaila Sasietako Mankomunitateak laga du. Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko eredua osatzeko GHHKPOn aurreikusitako zortzigarren eta azken azpiegitura da. Asensiok azpimarratu duenez, "inolako erabilerarik eman gabe, hondakin nahastuak lurperatzen ziren instalazio batetik, urtero 18.000 tona hondakin bilduko dituen instalazio batera igaroko gara; hondakin horiek sailkatuak dira eta Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioetara eramango dira. 18.000 tona, lehen arazo bat zirenak, gaur egun aukera bat dira".

Sasietako transferentzia estazioak inguruko 22 udalerriri emango die zerbitzua, guztira 72.000 biztanle direlarik, eta urtean 18.000 tona hondakineko bolumena izango du, honela banatuta: (2021eko erreferentzia-datuak) 5.000 tona/urteko errefusa, 6.000 tona/urteko biohondakin, 700 tona/urteko tamaina handiko hondakin, 1.200 tona/urteko industrialdeetan jasotako hondakin, 3.200 tona/urteko Legazpiko instalazioko errefus-ontziak, eta 1.300 tona/urteko inausketa, Tolosaldetik eta Sasietatik datorrena.

GHK-ko presidente José Ignacio Asensiok gogorarazi du transferentzia estazioak bitarteko instalazioak direla, etxez etxeko bilketa zerbitzuen eta birziklatzeko eta hondakinak tratatzeko azpiegituretara garraiatzeko zerbitzuen artekoak: "Etxez etxeko bilketa zerbitzuen eta tratamendu azpiegituren arteko zubi eta lotura gisa balio dute. Instalazio horiek joan-etorri luzeak, kostu ekonomikoak eta ingurumen kostuak saihesten dituzte, eta zerbitzu homogeneoa bermatzen dute, mankomunitate guztientzat berdintasun baldintzetan". Eta hau gaineratu du: "Sasietako transferentzia estazioa da Gipuzkoan hiri hondakinak kudeatzeko zirkuitua ixteko falta zen azken pieza".

Sasietakoa Gipuzkoako bigarren transferentzia estazioa izango da. Gaur egun, Elgoibarko transferentzia estazioa dago martxan. Estazio horrek Gipuzkoako mendebaldeko eremu osoari ematen dio zerbitzua. José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, GHHKPO onartu zenetik, 7 azpiegitura jarri dira abian Gipuzkoan. "Azpiegitura horiek hondakinen bilketa, kudeaketa, tratamendua eta berreskuratze jasangarria bermatu dute, eta erreferente bihurtu gaituzte Ekonomia Zirkularraren sektorean". Gaineratu duenez, "Gipuzkoari beharrezko azpiegiturak eman dizkiogu hondakinak modu jasangarrian kudeatzeko; horrela, lehengai eta energia berriak lortu ditugu, eta zabortegietan oinarritutako aurreko eredua gainditu dugu".

GHK-k GHHKPO onartu zuenetik sustatu dituen beste azpiegiturak hauek dira: Epeleko konpostatze planta, Legazpiko ontziak sailkatzeko planta, GIG1eko materialak berreskuratzeko instalazioa, GIG1eko biolehorketa-instalazioa, GIG1eko balorizazio energetikoko instalazioa, GIG2ko zepak tratatzeko instalazioa eta GIG2ko biometanizazio-instalazioa. GHK-ko presidente Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, "azpiegitura horiei esker, Gipuzkoak, gaur, materialen 200.000 tona berreskuratzen ditu urtero, eta gure enpresen eskura jartzen ditugu bigarren mailako lehengai berri gisa. Gainera, urtean ekoizten da  45.000 etxe baino gehiago hornitzeko energia berriztagarria.

Obrak egiteko epea bederatzi hilabete izango da, eta horiek egingo dituen kontratista Viuda de Sainz-Urdinberri ABEE izango da. Esleipen-prezioa 2.389.467,94 € da, BEZik gabe.

  

2525