Sei moda-egun GdM Donostiako Moda Jaialdiaren eskutik
Sei moda-egun GdM Donostiako Moda Jaialdiaren eskutik
Ez dira faltako solasaldiak, fashion filmak eta workshopak, GK Green Fashion klusterrak bultzatuak.
Nazioarteko hainbat firma izango dira, besteak beste, Euskadiko Modaren Astean buru ariko diren izen handietako batzuk: Santos Costura, Mercedes de Miguel, Sophie et Voilà, Ramón Ezkerra, Zergatik eta Isabel Zapardiez.
Donostiako Moda Jaialdia gogotsu eta indarrez sartzen da gure agendetan. Dagoeneko, hamabi edizio dira: zortzi, maiatzean, eta sei, urrian. Edizio bakoitzean bezala, moda-ekitaldi hau berriro posizionatzen da modaren industriak euskal lurraldean duen oihartzun eta hazkunderik handienekoa bezala. Donostiako Moda Jaialdiko desfile eta ekintza nagusiak honelako lekuetan izango dira: Balenciaga Museo dotorea (Getaria), San Telmo Museoa (Donostia), Garbera merkataritza-gunea (Donostia), eta Donostiako hiriburuko tokirik ospetsuenetako batzuk.
Jaialdiko zuzendari Laura Chamorrok esan zuenez, “urriaren 17tik aurrera, gure lurraldeak euskal ehungintza-industriaren alderdirik aipagarriena bateratuko du, haren presentzia garrantzitsua izanik nazio mailan nahiz nazioartean. Santos Costuraren desfileak berriro posizionatuko gaitu estatuko ekitaldien goreneko mailan, oso gutxiren irispidean dagoen eszenaratze eta fintasun batekin. Mercedes de Miguel lehenengo aldiz egotea, nazioarte mailako euskal markarik garrantzitsuenetako bat baita, baliagarria izango da firmaren ibilbidea ezagutzeko, haren 30. urteurrenean, presentzia duela planeta osoko 500 tokitan baino gehiagotan. Sophie et Voilà gure Modaren Astera itzultzea beste dotorezia bat da, gozatu eta baloratu behar duguna, New York konkistatu ondoren. Isabel Zapardiezek, Gipuzkoako azken urteotako modaren defendatzaileak, berriro harrituko gaitu San Telmo Museoari buruzko bilduma berri batekin”, azpimarratu zuen arduradunak berak. Laura Chamorroren arabera: “Badakigu udazkeneko edizio honetan ia ehun enpresa parte-hartzaile ditugula, baina jarraitzen dugu inkorporazioak egiten, klasikoak mantentzen, eta marka gailenei balioa ematen; Espainiako diseinatzaileen zirkuituan finkatu gara, eta modako sei egunetan inguratzen diren ia 15.000 lagunek era guztietako jarduerez gozatuko dute, zeintzuek jaialdi hau herriko bertako bihurtuko baitute. Hori da gure benetako helburua merkatu nazioartekoago batera jauzi egin aurretik.
Urriaren 17a. Balenciaga Museoa
Edizio honetan, Santos Costura izango da Balenciaga Museoan desfilatzera gonbidatutako firma, Mercedes de Miguelekin batera. Urriaren 17an, goi-mailako jantzigintzak Museoko espazio arranditsua gainezkatuko du, hirurogeita hamar sorkuntza-lan ospetsu izango dituen show batekin. Sortzaile hori, hainbat herrialde konkistatzeaz gainera –hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Errusia eta Qatar–, estatuko ezkontza eta jaietako jantzi-sortzailerik nabarmenen artean posizionatu da azken hamarraldian.
Mercedes de Miguelek, azken 30 urteotako sorkuntza-norabide handienetako batek, protagonismoa partekatuko du katalanarekin batera. Sortzaileak, jaiotzez Burgoskoak eta adopzioz Bilbokoak, firmaren buru emandako bere 30 urteen atzerabegirako bat aurkeztuko du. Hirurogei piezak zapalduko dute Balenciaga Museo dotoreko pasarela. De Miguelen bokazioa oso adin goiztiarrean hasi zen, eta 15 urte zituela erabaki zuen bere zaletasunean heziketa jasotzea, diseinuan. Beste firma batzuentzat sortzen hasi zen, baina 1989an bere ibilbideari ekin zion, marka gisa. Diseinatzailea ez ezik, lortu du ere bere marka bihurtzea estilo-estandarte, 500 salmenta-puntu baino gehiago dituela nazioarte mailan.
Osteguneko jardunaldi honetan ere ez dira faltako solasaldiak, fashion filmak eta workshopak, GK Green Fashion klusterrak bultzatuak, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba gunean. “Klima-aldaketaren aurkako borrokan, ehungintza-industriak zeresan handia du, lehenengoa delako baliabideen kontsumoan, eta bigarren kutsatzaileena. Horregatik, jasangarritasunaren edukiak askoz gehiago izan behar du, marketin estrategia bat edo moda bat baino. Ingurumeneko Departamentuan, apustu gogor bat egin dugu tokiko ekoizpena eta diseinu jasangarri bat bultzatzearen alde: hala erakusten dute GK Green Fashion klusterra osatzen duten 26 bat diseinatzaileek. Gaurko jardunaldi hau –Slow Fashion: Kontzientzia, Planeta eta Etorkizuna– gure helburuaren ildo beretik doa: dibulgazio eta sentsibilizazio jardunaldi berariazkoak antolatzea sektorearentzat, herritarrentzat, eta gazteenentzat, kontzientziatuenak baitira, beharrezkoa delako eragitea ekoizpen nahiz kontsumo arduratsuan” esan du Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko diputatu José Ignacio Asensiok.
Gloria Gubianas, Brenda Chávez, Orencio Vázquez, Olatz Elezcano, B2 fabric eta Blanca Gomarak programa green bat lideratuko dute, sektore profesionalari zuzendua, baina baita publiko orokorrari ere.
Urriaren 18a. Face to Face, eta Kutxa Kultur Moda, Getarian
Face to Face solasaldiak eta eztabaida garaia izango ditu protagonista Donostia Moda klusterrak eta San Sebastián Shops plataformak bultzatutako jardunaldiak, urriaren 18an Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba gunean izango denak, non egongo diren Santos Costura eta Mercedes de Miguel, edizio honetara gonbidatutako izarrak; eta mahai inguru bat Gipuzkoako ehungintza-enpresa nagusietako zuzendari nagusiekin.
Arratsaldean, programak aurrera jarraituko du AEG Berrikuntza eta Diseinu Eskolan, workshop batekin, non ikasiko den istorioak kontatzen emozioak sortzeko helburuko publikoarengan, eta modako firmen inpaktu handiagoa lortzeko, jasangarritasunaren oreka galdu gabe. “Lau urte eta erdi daramatzagu lanean Donostia Moda marka ikusgai jartzeko“. Sektorea klusterizatzeko ekimenak, Donostiako Sustapen Ekonomikoko eta Merkataritzako Zinegotzitzak bultzatuak, frogatu du errezetarik onena dela, lankidetza publiko-pribatuen bitartez, sektorea ikusgai jartzen duten proiektuek hazten jarrai dezaten. GdM Donostiako Moda Jaialdia gure hiriak duen lurralde sustapeneko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta aipagarria iruditzen zaigu jardunaldi batzuk antolatzea, gure ekintzaileek entzun, ikasi eta elkarreragin dezaten dagoeneko kontsakratuta dauden pertsona ospetsuekin’, azpimarratu du Ernesto Gascok.
Desfileekin jarraituta, urriaren 18ko jardunaldiak berriro eramango gaitu Balenciaga Museora, pasarelako beste egun batez gozatzeko, Getarian; oraingo honetan, Kutxa Kultur Modako egoiliarren hirugarren promozioarekin: Amagoia Etxeberria, Elixabet Perdiguero, Maialen Porroy, Maia Apaolaza, Maialen Irastorza, Ione Iruretagoiena, Sonia Cepa eta Fanny Alonsok beren bildumak aurkeztuko dituzte. “Zortzi diseinatzaile horientzat beste aukera paregabe bat izango da, beren lana Maisuaren Etxean aurkezteko. Poz-pozik gaude hirugarrenez egin dugulako bat jaialdi osoarekin eta uste dugu desfile honek balio erantsi bat ekartzen diola jaialdiari, oro har; beraz, espero dugu laster batean bat egitea maiatzeko edizioekin”, adierazi du Mikel Mendartek, Kutxa Kultureko zuzendariak.
Urriaren 19a. San Telmo Museoko desfileak
Urriaren 19an, berriro hartuko du San Telmo Museoko elizak hirugarren desfile-jardunaldia, irrikaz desiratuz. Goizean, hamasei bildumak zeharkatuko dute pasarela, 2019/2020ko udazken-neguko joerekin: Inge Zubeldia, Aldabaldetreku, Anhelo, Davidi Dù, Laia Varela Joyas, Testone Hojas, Luhei, Maider Alzaga, Telarista Urbana, Mosquito Blue, Molupita, O’Farill eta La Romantique.
Arratsaldeko jardunaldi irrikatua diseinatzaile hauen desfile banarekin abiatuko da: Santos Costura, Ramón Ezkerra eta Zergatik. Gero iritsiko zaie txanda Sophie et Voilà, Mercedes de Miguel eta Isabel Zapardiezi, aparteko ikuskizun eta eszenaratzeekin, Donostian bakarrik aurkeztuko baitira. Firma bakoitzak 30na proposamen aurkeztuko ditu elizako pasarela luzearen gainean, eta San Telmo Museoak berriro hartuko du omenaldia, Donostia Modak pertsona ospetsurik kontsakratuenei eskaintzen diena, Casa Munoaren eskutik, bere Donostibay bitxiarekin.
Merkatuak eta lantegiak. Urriaren 20a eta 25a, Hiriko Pasarelak
GdM Donostiako Moda Jaialdiaren 2019/2030 udazken-neguko edizioak berriro izango du espazio bat tokiko diseinatzaileentzat Garbera merkataritza-gunean, urriaren 3tik 26ra bitartean. Gipuzkoako modaren presentzia horretaz gain, jantzigintza-lantegi handi bat, makineriarekin, eta itxierako ekitaldi bat izango dira urriko protagonistak merkataritza-gunean bertan.
Beste behin tokialdatuko da ekitaldia kalera, Hiriko Pasarelak direla medio, Gipuzkoa plazan eta Intxaurrondon, eszenaratzeak honen aldeko apustua egiten duela: “Donostian merkataritza aldetik estrategikoak diren tokiak dinamizatzea. Kasu honetan, Groseko, Parte Zaharreko, Erdialdeko, Intxaurrondoko eta hiriaren Ekialdeko dendek balioa emango diote beren produktuaren berezitasunari”, esan du Isabel Muelak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, zeinak, aukeraz baliatuta, zorionak eman baitizkie Jaialdiaren antolatzaileei “kontuan hartzeagatik euskal markarik adierazgarrienak, modaren aste honetan”.
Agenda eta sarreren salmenta
GdM Donostiako Moda Jaialdiaren XII. edizioaren egitarau osoa ikusgai dago www.gipuzkoademoda.com web orrian, eta San Telmo Museoko urriaren 19ko desfileetara joateko sarreren salmenta gaur abiatu da, urriak 11, eguerdiko 12:00etan.
2028