Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Chillida-Leku Museoaren berrirekitzea izango da Gipuzkoako erakargarri turistikoa aurten

Chillida-Leku Museoaren berrirekitzea izango da Gipuzkoako erakargarri turistikoa aurten

Sevatur, turismoaren azoka Ficoban

Beste erakargarrietako bat Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrena izango da.

Kultura eta Turismo foru diputatu Denis Itxasok, eskualdeetako turismo arduradunak ondoan zituela, San Sebastian Region markan biltzen den eskaintza turistikoa aurkeztu du Sevaturren, eta eskaintza horren euskarri garrantzitsuena, 2019/2020ko turismo gida berria.

Edizio honen 49.500 ale argitaratuko dira gaztelaniaz, 12.000 euskaraz, 20.000 frantsesez eta 23.500 ingelesez.

Gidak mundu osoan ospetsua den gastronomia gipuzkoarraren eta Gipuzkoak eskaintzen duen kultur eskaintza zabalaren berri ematen du. Aurten, gainera, Chillida Leku museoa ireki da berriro, eta horrek  Gipuzkoak helmuga gisa duen posizionamendua hobetzen lagunduko du nabarmen. Gidak indar berezia jartzen du helmuga turistiko arduratsu, jasangarri eta sentikor bat sustatzeko, alderdi guztietan: sozialki, ekonomikoki nahiz ingurumenari dagokionez. Eta, horretarako, «turista arduratsua» izateko iradokizunen dekalogo bat biltzen du.

Azalean, askok erraz identifikatuko duten irudi bat dago: Hondarribiko Marina, koloretako fatxada bereziekin eta pasealeku arboladunarekin. Atzeko azalean, berriz, Arantzazuko Saindutegian dauden Oteizaren apostoluek San Sebastian Region osoan zehar aurki dezakegun ondare artistikoa gogorarazten digute. 2. eta 3. orrialdeetan ere, Gipuzkoako eskultore ospetsuenetako bati egiten zaio erreferentzia: Chillidari. Bere obra enblematikoenetako bat agertzen da, betidanik argazki gehien erakarri dituena: Haizearen Orrazia.

«Gipuzkoa kultura da, paisaia, gastronomia, Gipuzkoako jendea eta jaiak, bertako bizimodua, konpartitzeko eta munduan egoteko modua. Mundu hori baleetara joaten ziren arrantzaleek zeharkatu zuten, hain zuzen, orain Albaola berreskuratzen ari den industria hori eraiki zuten arrantzaleek. Eta Albaola da Pasaian XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen ari den ontziola. Eta hain zuzen ere mundu horri eman zion bira lehendabizikoz duela 500 urte Getariako itsasgizon batek: Juan Sebastian Elkano. Aurten, bosgarren mendeurrena ospatuko dugu, era askotara», esan du Itxasok.

Gidan, bestalde, Gipuzkoan dugun itsas ondare aberatsaren balioa azpimarratzen da, Elkanok munduari lehenengo bira eman zioneko bosgarren mendeurrenaren ospakizunari lotuta.

Gidaliburu berria San Sebastian Region markaren bulegoan, Gipuzkoako gainerako turismo bulegoetan, eta lurraldeko hotel eta nekazaritza turismoko ostatuetan egongo da eskura.

Sevatur

Gipuzkoak aurten Hodeian proiektuaren garrantzia azpimarratuko duen erakusmahai bat muntatuko du Sevaturren. Proiektu aitzindaria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzak sustatua, Tecnaliarekin lankidetzan, helmugaren kudeaketa turistiko eta adimendunean aurrera egiteko helburuarekin.

HODEIAN proiektuaren bidez, big data aplikatuko zaio San Sebastian Regionen kudeaketa turistikoari; horrela, pertsonak eta mugikorren seinaleak detektatzen dituzten sentsoreei esker, datu zehatzak eta xeheak bil daitezke, eta horien bidez bisitarien fluxuak, jatorria, kontsumo ohiturak eta mugikortasuna ezagutu daitezke, estrategia turistikoa hobeto planifikatzeko eta, azken batean, gure bisitarien behar eta nahietara hobeto egokitzeko, hartara hemengo merkataritza txikia eta enplegua bultzatzeko eta turismo jasangarri eta eraginkorragoa sustatzeko.Bildutako informazioarekin estrategia zehatz eta erakargarriak ezarri ahal izango dira, gure lurraldea helmuga jasangarri, adimendun eta eraginkorra izan dadin. 

 

  

1203