Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bat da egoitzetan positibo emanda jarraitzen duen pertsona

Bat da egoitzetan positibo emanda jarraitzen duen pertsona

Azken bi egunetan ere ez da kasu positibo eta heriotza gehiagorik izan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren berri eman du COVID-19ri dagokionez, eta azken bi egunetan ere, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean, ez dela aldaketarik izan adierazi du. Horrenbestez, COVID-19n positibo emanda jarraitzen duen pertsona bakarra da, eta ez da kasu berririk eta heriotzarik atzeman egoitza-sarean.

Gaur arte, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna, 168 hil dira eta bat da diagnostiko positiboarekin jarraitzen duena, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatua izaten ari dena. Gipuzkoako egoitzetan COVID-19 lehen kasuak eman zirenetik 15 zentro geratu dira birusik gabe, kasuak izan ondoren. Zentro horiek dira: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1290