Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Tolosako Epaitegiak Aralarko bigarren pistaren aurkako salaketa ezetsi egin du

Foto Tolosako Epaitegiak Aralarko bigarren pistaren aurkako salaketa ezetsi egin du

Tolosako Epaitegiak Aralarko bigarren pistaren aurkako salaketa ezetsi egin du

Asensio: “Indarrean dauden lege-arauak jarraituz eta naturguneak babesteko eskakizun guztiak beteaz jardun dugula berretsi du Auzitegiak”.

Tolosako Epaitegiak Aralarko bigarren pistaren aurkako salaketa ezetsi egin du

Tolosako 1. Auzialdiko eta 3. Instrukzioko epaitegiak salaketa artxibatzea agindu du, Ernio eta Igaratzako txabolen arteko bidean, Aralarren, ibilgailu motordunentzat egokitutako lanei dagokienez. Epaitegi horrek berak Aralar mendian Saltarriko mangaraino egindako pistaren lanen aurka jarritako salaketa artxibatzeko agindua eman eta astebetera jakin da ebazpen judiziala. Bi kasuetan, ezetsi egin dira Eguzki eta Landarlan elkarteek erabilitako argudioak.

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak positiboki baloratu du Tolosako Epaitegiaren ebazpena, eta honako hau nabarmendu du: “Indarrean dauden lege-arauak jarraituz eta naturguneak babesteko eskakizun guztiak beteaz jardun dugula berretsi du  Auzitegiak”.

Era berean, foru-arduradunak esan du “batzuek erabilera politikoa ematen saiatzen dira justiziari” eta horren ondorioz era guztietako kalteak sortzen direla, profesionalki lan ezinhobea egin duten profesionalen “giza sufrimendua” esaterako, “bidegabeki euren jokabidea justiziaren aurrean auzitzen aurkitzen direlarik, horrek dakarren guztiarekin”. Horri dagokionez, Ingurumena diputatuak balioan jarri nahi izan  du arlo honetan lanean ibili direnen lana, Ingurumeneko zuzendaria Mónica Pedreira, Mendi eta Natur Inguruneko zuzendaria Arantxa Ariztimuño eta Enirio Aralarko Mankomunitateko beste arduradun batzuena esaterako. Izan ere, aipatutako hauek, uneoro, legezko eskakizunak kontuan hartuta eta naturguneen arloan eskumena duten arauek ezarritako irizpideak kontuan hartuta jardun baitute.

Tolosako Epaitegiaren arabera, proiektua onesteko prozedura bat etorri zen indarrean dagoen legeriarekin eta proiektuaren exekuzioa ingurumena zaintzeko plan batekin batera gauzatu zen uneoro. Ebazpenak dioenez, ez da ikusten administrazio erakunde eskudunak emandako ebazpenak legezkotasunaren kontrakoak edo naturguneak babestearen arloan indarrean dauden arauen kontrakoak direnik.

Bestalde, epaitegiak adierazi du Natura Baliabideen Antolamendurako Planaren 16. artikuluak zenbait bide egiteko aukera ematen duela, baldintza jakin batzuetan, betiere parke naturalen organo kudeatzaileak baimentzen baditu. Kasu honetan, organo hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Naturguneen Zuzendaritza da eta honek  baimendu zuen proiektua. Hori guztia, kontuan izanda gainera proiektuak lehendik zegoen bidea egokitzera zetorrela, ibilgailu motordunen bidez sartu ahal izateko, inguruko abeltzaintza-jarduera eta haren kontserbazioa bultzatzeko. Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “une oro hartu diren erabaki guztiak Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa hobetzeko eta abeltzaintza eta artzaintza jarduerak mantendu eta egonkortzeko beharragatik bideratu dira”.

 

Azkenik, ebazpen judizialak dionez, aplikatu den araudiaren interpretazioan izan daitezkeen desadostasunak ezin direla inola ere oinarri nahikotzat hartu eta behin-behineko jarduketa judicial behin artxibatzea agintzen du.