Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Tolosan egingo da Larre eta Belardien inguruko Nazioarteko Kongresuaren XVII. edizioa

Tolosan egingo da Larre eta Belardien inguruko Nazioarteko Kongresuaren XVII. edizioa

Eurasian Grassland Conference nazioarteko topaketa Tolosan egingo da irailaren 12tik 18ra IAVS-ek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Hazik babestuta.

2022/09/08
Foto Tolosan egingo da Larre...

Eurasian Grassland Conference, Larre eta Belardien inguruko Nazioarteko Biltzarraren 17. edizioa hartuko du Tolosak irailaren 12tik 18ra. Ekimena IAVS-ek (International Association for Vegetation Science), Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Hazik babestu dute.

“Larreen dinamika eta kontserbazioa mundu aldakor batean” izango du ardatz eta aztergai aurtengo topaketak larre eta belardien inguruko ezagutza zabaldu eta heuren aniztasunari eta kudeaketari buruz jarduteko helburuarekin.

Nazioarteko adituen hitzaldi eta tailerrak, TOPICen

Aurtengo edizioaren baitan, parte hartzaileek 68 ikerlan aurkeztu dituzte, 36 hitzaldi labur moduan eta 31 poster moduan. Horrez gain,  hiru hitzaldi gonbidatu eta bi tailer eskainiko dira eta txangoak egingo dira inguruko larreak ezagutzeko.

Irailaren 12an parte hartzaileek bi tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, bata ortopteroen (matxinsaltoak eta kilkerrak) ekologiari eta kontserbazioari buruzkoa, intsektu talde horretan aditua den Rocco Labadessa-ren eskutik, eta bestea, artikulu zientifikoak idazteko hainbat argibidiren ingurukoa (Meet the editors), nazioarteko aldizkari zientifikoetako hainbat editorek gidatua.

Irailaren 13an eta 15ean hitzaldi saioak egingo dira TOPICen, inaugurazio ekitaldiaren ondoren.  Hizlari gonbidatuak Alfonso San Miguel, Monika Janišova eta Arkadiusz Nowak izango dira.

Alfonso San Miguelek, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Sistema eta Baliabide Naturalen Departamentuko irakasleak, Espainiako larre eta belardi naturalen eta erdi-naturalen dibertsitatearen inguruan hitz egingo du,  bai eta azken hamarkadetan kudeaketan izandako aldaketei eta biodibertsitatearen kontserbazio egoerei buruz ere.

Monika Janišovak, Eslovakiako Zientzien Akadamiako Botanika Institutuko Ikertzaileak, Karpatoetako belardi erdi-natural anitzei buruzko abeltzaintza praktika tradizionalen adibideak aurkeztuko ditu, Europako larre eta belardien kontserbaziorako ezagutza ekologiko tradizionalaren garrantzia azpimarratuz.

Arkadiusz Nowak, Opole Unibertsitateko (Polonia) Biologia Institutuko irakasleak, Taijikistaneko larre eta bestelako habitat irekien dibertsitatearen ikuspegi orokorra azalduko du.

Bertakoa ezagutzeko irteerak eta belardi festa bertako produktuekin

Irailaren 14an, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletara txangoak egingo dira. Biltzarkide talde batek mendi-ibilaldi bat egingo du Aizkorrin, bertako larre, belardi eta sastrakadiak Javier

Loidi Botanika katedradunaren eskutik ezagutuz, eta beste taldekoek batek, Aralar eta Aizkorriko mendi-hegaletako larre eta belardiak bisitatuko dituzte, Idoia Biurrun tolosarrak gidatuta, eta bertako nekazarien eskutik, belardie eta larreen kudeaketa tradizioanala ezagutzeko aukera izango dute.

Bi biltzarkide taldeak Arantzazun elkartuko dira ilunabarrean eta belardi festa ospatuko dute bertako jakiak eta edariak dastatuz (gazta, barazkiak, haragia, sagardoa, ardoa etab.) eta euskal dantza eta musika tradizionalaz gozatzeko aukera ere izango da.

Irailaren 16tik,18ra aldiz, hiru eguneko irteera egingo da Nafarrora, larre-paisaiak, larreen erabilerak eta bertako fauna eta flora ezagutzeko helburuarekin.

Izen ematea dagoeneko itxi da eta Europako eta beste hainbat herrialdetako 81 ikertzaileek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek adierazi du horrelako nazioaoarteko topaketa bat Tolosan ospatzea aukera bat dela herriarentzat. “Kongresuaren gaia erabat lotuta dago, gainera gure izaerarekin, Tolosa landa eremuaz ingurututako hirigunea da, naturak, larreek eta biodibertsitateak garrantzia berezia dute gurean, pasaiaren ikuspegitik, ingurunearen kontserbazioaren ikuspegitik eta baita elikaduraren ikuspegitik ere, gure pasaia, tradizioa, jatorria, elikadura, erabat lotuta daudelako lurrari, nekazaritzari eta abeltzantzari. Elkar-ezagutza beti da aberasgarria; topaketa honek aukera emango digu garena ezagutzera emateko eta balioan jartzeko, baina baita ere beste herrialdeetako esperientzietatik ikasteko, biodibertsitatearen zaintza eta kontserbazioaren alde lanean jarraitu dezagun”.

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatuaren esanetan, “biltzar honek berebiziko garrantzia du, bai biodibertsitaterako eta bai landa-komunitateen garapenerako, jasangarritasunean, ekitatean eta justiziaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa eredu batentzat. Ezinbestekoa da biodibertsitatearen eremuan ditugun babes-beharrak ezagutzea eta onartzea, eta, aldi berean, landa-inguruneetan dauden ekosistema ekologiko, sozial eta ekonomikoak zaintzea eta sustatzea, batez ere belardien kudeaketaren inguruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuak Irailaren 14an ospatuko den “Grasland Party” ekimena diruz lagundu du, Gomiztegi artzai eskolara bisita batekin. Asensio diputatuak adierazi du, artzaintza, gure kulturaren parte bat izateaz gain, gure gizartearen egungo erronkei aurre egiten laguntzen du, hala nola klima-aldaketari, demografiari eta tokiko ekonomiari.

  

441