Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Turislan III: enplegu eskatzaileek izena emateko eta curriculumak bidaltzeko epea zabaltzen da

Turislan III: enplegu eskatzaileek izena emateko eta curriculumak bidaltzeko epea zabaltzen da

berrogei enpresatik gora inskribatu dira jada

Momentuz, berrogei enpresatik gora inskribatu dira jada Turislanen hirugarren edizioan.

Enpresentzako izen ematea oraindik irekita dagoen arren, martxoaren 1etik aurrera lehen eskaintzak publikatuko dira Turislan plataforman, turislanempleo.ficoba.org

Martxoaren 1an ezagutuko dira Turislanen eskainiko diren lehenengo lanpostuak, eta enplegu eskatzaileek izena emateko eta curriculumak bidaltzeko epea zabalduko da. Martxoaren  25an eta 26an Ficoban egingo da Turismoko Enplegu Azokaren hirugarren edizioa, enplegu profesionala eta kalitatezkoa sortzeko eta destinoaren eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. 

Urtarrilaren 21an zabaldu zen enpresek beren lanpostuak eskaintzeko epea. Epe hori martxoaren 10an amaitzen da, eta egun horretan amaitzen da, baita ere, enplegu eskatzaileek izena emateko epea. Orain arte berrogei enpresatik gora inskribatu dira, turismoaren sektore guztietakoak: ostatu establezimenduak, elkarteak, enpresa laguntzaileak (ikus-entzunezkoak, muntatze lanetakoak, eta abar), gidak eta azafatak, harrera enpresak, bidaia agentziak, prestakuntza zentroak eta aholkularitza turistikoak.

Azokan bertan, erakusketariek espazio bereiziak izango dituzte hautagaiei elkarrizketa pertsonalak giro lasaiago batean egiteko. Martxoaren 25an 9.30etik 14.00etara eta 15.30etik 17.30era egongo da zabalik azoka, eta martxoaren 26an 9.30etik 14.00etara.

Orain arte izena eman duten enpresak hauek dira:

Formakuntza: UNIVERSIDAD DE DEUSTO , CEBANC, NAZARET FUNDAZIOA, IES ZUBIRI MANTEO BHI.

Enplegua: LANBIDE, GARAPEN, HOSCOHOSTELEO.COM, GOI RECURSOS HUMANOS

Agencik eta operatzaileak:  VIAJES EROSKI, DIT GESTION S.L, NIS,  VIAJES AZUL MARINO, SAGARDOA ROUTE, MAREI AZAFATAS

Ostalaritza, gastronomia eta komertzioa:

GRUPO GARRANCHO, GRUPO BOKADO, ASOCIACIÓN  DE  EMPRESARIOS DE HOSTELERÍA GIPUZKOA, FEDERACION MERCANTIL DE GIPUZKOA, AUSOLAN

Hotelak eta alojamenduak:

OLARAIN, SERCOTEL  HOTEL GROUP, APARTURE,  FEELFREE, SADE,  LASALA PLAZA HOTEL, HOTEL K10, ADEGI, HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA, HOTEL MERCURE,  MONTE IGUELDO, HOTEL SILKEN AMARA PLAZA, THE RENTALS COLLECTION S.L., ZENIT SAN SEBASTIAN

Kongredu eta ekitaldientzako zerbitzuak:

IMPORCARAVAN -SILLAS ITURGAIZ

DMC eta turismo aktiboko beste empresa batzuk:

WILEXTOURS, DISCOVER SAN SEBASTIAN, ZINEMA TRAVEL

Baliabide turistikoak:

D´ELIKATUZ ZENTROA , IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA, SAGARDOAREN LURRALDEA

Turislanen lehen bi edizioak Gipuzkoako eremuan egin ziren, eta emaitza onak izan zituztenez, aurten erabaki da Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea ekimena. Horretarako, Eusko jaurlaritzaren laguntza eta inplikazioa eduki ditugu prozesu guzti honetan. Gainera, baditugu ere  Lanbideren eta GARAPEN, eskualdeko garapen agentzien lankidetza eta inplikazioa.

Turismoko zuzendari Maite Cruzadok azaldu duenez, Aldundiak finkatu egin nahi du proiektua, erreferente izan dadin, Gipuzkoako sektore turistikoaren kalitatea hobetzen lagundu eta destino jasangarri bat garatzeko, bai sozialki, bai ekonomikoki.

Turislan, lan munduan txertatzeko aukera bat izateaz gain, «kalitatezko enpleguaren eta sektorearen profesionalizazioaren aldeko apustu bat ere bada», bultzada berezia eman nahi baitzaio norakoaren kalitatea hobetzeari. Turislan azokak aukera ematen du formazioa emateko, esperientziak trukatzeko, irekitzekotan dauden hotel berriek beharko duten jendea kontratatzeko, eta turismoaren sektoreak lurraldearen ekonomian duen garrantzia geroz eta handiagoa ikusarazteko".

Enplegu Azoka Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da. Batetik, topagune izan nahi du lan bila ari diren pertsonentzat eta turismo sektorean askotariko profilen bila ari diren enpresentzat; bestetik, plataforma izan nahi du turismoari lotutako ikasketak egin eta lehen lanpostuaren bila ari diren pertsonentzat, sektorean nolako garapen profesionala izan dezaketen ezagutu nahi dutenentzat edo turismoaren sektorean lanean hasteko orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere bada.

Turislanen parte hartuko duten enpresa batzuek bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituzte. Azokan parte hartuko dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek.

Informazio liburuxkak bidali dira eskualdeetako enplegu agentzietara, udaletako zerbitzu sozialetara eta kultura etxeetara, lan bila ari diren pertsonak azokan izena ematera bultzatzeko.  Eskualdeetako Garapen Agentziek lan eskaintzen bitartekari lanak egiten dituzte, lagundu egingo dute lan eskaintzak atzematen, pertsonak hautatzen eta hala eskatzen duten enpresei azoka egunerako elkarrizketa pertsonalak hitzartzen. 

Gipuzkoako Azokaren irismena geografikoki Euskadira zabaltzeaz gain, sinergiak bilatzen dira Sevatur Turismo Azokaren eta Turislanen artean, eta pentsatzen ari dira bi azokak ondoz ondoko datetan egitea (Turislan 2019ko martxoaren 25ean eta 26an, eta Sevatur, berriz, martxoaren 29, 30 eta 31n), eta esparru berean (Ficoba).

Informazio guztia eskura dago turislan.ficoba.org webgunean.

 

  

1625