Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Turismo eredu berri, jasangarri eta kalitatezko baterako oinarriak

Foto Turismo eredu berri, jasangarri eta kalitatezko baterako oinarriak

Turismo eredu berri, jasangarri eta kalitatezko baterako oinarriak

Foru Aldundiaren ordezkaritzak ezagutzera eman du FITUR-en legealdirako bere estrategia.

Turismo eredu berri, jasangarri eta kalitatezko baterako oinarriak

Gipuzkoak 2020ko FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran aurkeztu ditu datorren legealdirako turismo estrategia berriaren oinarriak, zeinaren ardatz nagusiak definitu baitira kontraste prozesu bat egin ondoren eskualdeen ordezkariekin eta lurraldeko turismo eragileekin. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Imanol Lasa diputatuak eta Iker Goiria zuzendariak, Departamentuko teknikariak lagun, ezagutzera eman dituzte plangintza baten ildo nagusiak, zeinaren jomuga baita etorkizunari begira finkatzea “turismo eredu jasangarri eta ordenatu bat, lagunduko duena enplegua eta aberastasuna sortzen, lurralde osoan, modu orekatu eta banatu batean, eta gure kulturaren berezitasuna sustatzen”.

            Estrategia berriak sei lan-eremu giltzarri mugatzen ditu, zeintzuetatik abiatuko baitira helburu eta ekintza espezifikoak, bat etorrita Nazio Batuen 2030erako Agendarekin eta horren barruan ezarritako garapen jasangarriko helburuekin (GJH): bisitariak, enpresak eta industria, gobernantza, iraunkortasuna eta kultura, komunitatea, eta adimena. Hortik, Begika izena eman zaio, sei ardatz horietako bakoitzaren euskarazko inizialak erabiliz, alegia. Topaketan, hainbat arlotako hogeita hamar ordezkarik parte hartu dute: eskualdeetako turismoarenak, sektoreko eragileak eta erakundeetakoak, horien artean Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak.

            Helburu espezifikoen artean daude hauek: lurraldearentzat interesgarria den bisitari mota definitu eta erakartzea, aisiako turismoa bezala MICE turismoa ere landuz; produktuetan oinarritutako turismo eskaintza bat sortzea, egungo eskaintza sailkatuz eta lehenetsiz; kalitatearen aldeko apustu bat egitea, ahaleginak eginez turismo industria bikaintasunagatik desberdindu dadin; lan ardatz zehatzak abiaraztea, turismoa industria bat bezala aitortua izan dadin; balioa ematea gure identitateari eta geure ezaugarriei, horietan oinarritutako jarrera turistiko bat sustatuz; oreka turistiko bat sustatzea lurralde osoan, turismo fluxuak hiriburutik herrietara zuzenduz; eta lurraldeko urtarokotasuna hobetzea, aparteko ahaleginak jarriz urtarokotasun txikiagoko hilabeteetan. 

            Lasak hertsiki eskatu du turismoa indartzeko, baliabide hauek sortzen dituen sektore ekonomiko bat bezala: “balio erantsia, kalitatezko enplegua, eta jarduera berritzaileetarako palanka, baina, aldi berean, turismo jasangarria, bai gizarte bai ingurumen aldetik”. Hala, Begikaren beste helburuetako batzuek honelako alderdiak aipatzen dituzte: gure kultura, ingurumena eta naturagunea kontserbatzea; Gipuzkoan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea, horien eta bisitarien arteko oreka lehenetsiz; eta turismo adimendun bat diseinatzea, herritarren eta turismo industriaren alde, teknologia berrien erabilera zuzenean oinarrituta.

            Azken arlo horretan, Foru Aldundiak bilera bat egin du Enrique Martinez SEGITTUR estatuko agentziako lehendakariarekin eta Carlos Romero hango I+G+Bko zuzendariarekin, Gipuzkoa sar dadin turismo helmuga adimendunen sarean. Sarrera hori lortzeko gestioak “oso aurreratuta” daudela ziurtatu du Lasak. Teknologiari eta ezagutzari lotutako jardunbide egokiak partekatu dituzte, hobetzearren lehiakortasuna, kalitatea eta jasangarritasuna, turismoaren ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan. Ildo beretik, Foru Aldundia izendatua izan da Hotelen Institutu Teknikoak ematen duen Smart Destination Award sarirako, Hodeian turismo adimendunaren bere proiektuarekin, zeinaren hautagaitza defendatuko baitu bihar, osteguna. Kasu honetan ere, itxaropentsu agertu da foru ordezkaritza. Gainera, Basquetour agentziaren standaren inaugurazioan egon da gaur Gipuzkoa.

Diputatuak baieztatu duenez, big datak, beste hainbat aurrerakuntza teknologikoren artean, ateak irekitzen dizkiote “turismoa kudeatzeko eredu berri bati. Sektorearen lehiakortasunean giltzarri dugu, eta Gipuzkoako jarraitu behar du olatu horretan ondo kokatzen, eta aitzindari izaten, Azti-Tecnaliarekin batera garatzen dugu Hodeian bezalako proiektuekin”. Erantsi duenez, datuak biltzeko eta prozesatzeko teknologikoek ahalbidetzen dute, alde batetik, “eskaintza hobeto segmentatzea eta Gipuzkoari interesatzen zaion bisitaria identifikatzea eta erakartzea” eta, bestetik, “dauzkagun baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzea, garraioaren arloan, esaterako, edo tokiko merkataritzari babesterakoan”. 

 

Eustaten datuak

Eustatek gaur argitara emandako datuak ere hizpide izan ditu Lasak, 2019. Urteari dagozkionak, alegia. Datu horiek Gipuzkoa sektorearen hazkundearen buruan kokatzen dute beste behin, Euskadin mailan. Bidaiarien sarrerak zein pernoktazioak beste lurraldeetan baino gehiago hazi ziren, % 6,3 bi kasuetan, 1,2 eta 2,5 milio pertsonako kopuruekin, hurrenez hurren.

Diputatuak ontzat jo du bidaiarien sarrerak izan duen hazkundea, baina zehaztu duenez, “ez da egin behar autokonplazentziazko irakurketa bat ikuspuntu kuantitatibotik soilik. Gure lehentasuna ez da jende gehiago etortzea edozein preziotan, baizik eta turismoa izatea jarduera bat sortuko dituena itzulera gero eta onuragarriago bat eta gizartearentzako aukera berriak, alderdi guztiak jasota. Horretarako, ordea, jarraitu behar dugu hainbat gai sakontzen, hala nola turismoa urtaroen arabera banatzea, bisitariak barrualdera erakartzea, sektorearen profesionalizazioa, berrikuntza eta bikaintasuna, eta balioa ematea helmuga gisa benetan ezaugarritzen gaituenari: gure kultura, gure paisaia, eta gure identitatea”.