Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal politiketan aniztasunean sakontzeko lansaioa

Udal politiketan aniztasunean sakontzeko lansaioa

Bartzelona eta Getxoko Udaleko esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan dute partaideek

Bartzelona eta Getxoko Udaleko esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan dute partaideek

Aniztasun politiken inguruko lansaioa egin dute Aldundian gaur udaletako ordezkari eta teknikariek eta Bizikidetzako ta Giza Eskubideetako Zuzendaritzarekin batera. Lansaioan Ekain Larrinaga, Getxoko Udaleko migrazio teknikariak eta Alberto Fages, Bartzelonako Oficina per la No Discriminació bulegoko koordinatzaileak ere hartu dute parte. Hizlari eta dinamizatzaile paperean, bakoitzak dagokion esparruko jardueren berri eman eta euren ikuspegia partekatu dute gaurko saioan.  Hain zuzen, udalerri mailan lan egiten duten teknikari eta eta arduradun politikoei ezuzendu zaie lan saioa. Elkarbizi Sarearen baitan kokatzen da ekimenana, hain zuzen, zuzendaritzak abiarazi berri duen Aniztasunerako Bizkidetza Planaren ekintzetako bat da.

 

Bartzelonako kasua

Kataluniako hiriburuan diskriminazio eza lantzeko bulegoaren lan ildoak eta jarderak azaldu ditu Fagesek eta nabarmendu du bazterketa soziala jasan dezaketen kolektibo ahulenetan dutela arreta berezia jarrita.  Arlo zehatzetan egiten dute lan bulegoan. Zehazki lau: sarrera eskibidea, etxebizitza, espazio publikoko bazterketa egoerak eta biolentzia instituzionala, eta diskriminazio eta gorrroto diskurtsuak. Teknikari, abokatuz eta aholkulariz osatutako lantea koordinatzen du Fagesek. Lan esparruetan bezala, diskriminazioaren ardatz konkretuak era dituzte zehaztuta. Hala, nagusienak hiru diskriminazio mota dira hirian ematen direnak, Fagesek azaldu duenez. Arreta berezia eskaintzen dizkiete etnia, kultura eta jatorri zehatzen kontrakoa diskriminazioei (arrazakeria orokorrean eta ijito etniako pertsonen kontrakoa bereziki), islamofobiari (hau lantzeko plan zehatz bat dute) eta bizitokirik ez duten pertsonen kontrako erasoei.

 

Bulegoaren jardueren azalpena egin ostean, Getxoko Udaleko Ekain Larrinaga teknikariak hartu du hitza. Ariketa batzuen bitartez teknikari eta arduradun politikoekin, gaian sakondu eta gogoeta egiteko aukera izan du parte hartzaileek, aniztasunarekin lotutako politika eraginkorragoak eta eragiteko bide berriak antzemateko helburuarekin.

  

1386