Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Raul Iratxeta izango da Untzi Museoaren zuzendaria datozen hiru urteetan

Raul Iratxeta izango da Untzi Museoaren zuzendaria datozen hiru urteetan

Itxasok adierazi du eskaintza irabazleak proposatu duen proiektuan Museoa eta bere edukiak erabat berritzeko premia defendatzen dela

2017/05/02

Itxasok adierazi du eskaintza irabazleak proposatu duen proiektuan Museoa eta bere edukiak erabat berritzeko premia defendatzen dela, eta hori bat datorrela Foru Aldundiak ekipamendua indartzeko eta bisitari berriak erakartzeko duen interesarekin.

 

Raul Iratxeta irabazi du Foru Aldundiak sustatutako lehiaketa, eta berak kudeatuko du Untzi Museoa datozen hiru urteetan. Bi enpresa aurkeztu dira lehiaketara.

Denis Itxasok adierazi duenez, “Iratxetak, Albaolarekin lankidetzan aurkeztutako proiektuaren filosofia orokorraren oinarrian dago Museoa eta bere edukiak berritzeko premia, eta hori bat dator Museoaren beraren zereginarekin eta Foru Aldundiak ekipamendu hori indartzeko eta bisitari berriak erakartzeko duen interesarekin."

Lehiaketa honen bidez Kultura Departamentuaren asmoak dira bultzada berri bat ematea Untzi Museoari, bisitari gehiagorengana iristea eta  erakargarri turistiko bihurtzea, eta horretarako nahitaezkoa da erakusketa esparrua eta esparru didaktikoa sendotzea, eta, ikerketari dagokionez, Gordailurekin, ondarea zaintzeko Foru Aldundiaren zentroarekin, lotzea.

Proiektu berriaren ahalegin nagusiak izango dira, batetik, zabalkundea, eta horretarako bere eskaintza dibertsifikatuko du; eta bestetik, itsas ondarearen eta historiaren hedapena, eta horretarako balioan jarriko du Museoaren ontzi bilduma, Pasaiako Nabalaldean gordetzen dena.

Proposamen irabazleak Museoaren erabateko aldaketa planteatzen du, baita Foru Aldundiak onartu beharko lukeen proiektu museologiko bat idaztea ere, museoa dinamizatzeko eta eraikinaren sarbideak aldatu eta barruko banaketa hobetuko duen birmoldaketa arkitektoniko bat egiteko xedez, betiere museoaren barruko espaziora zabaltzearren.

Epaimahaiaren iritziz, antolaketa eta kudeaketa proposamena da enpresaren indargunerik handiena. Plangintza tresna ugari aurkezten ditu hainbat arlotan, hala nola, bezeroaren arreta programetan, harremanetan eta kanpoko proiekzioetan, funtzionamendu operatiboan, giza baliabideetan, eta arlo ekonomiko eta finantzarioan. Horrez gain, zeharkako beste tresna batzuk ere aurkezten ditu. Kalitate kontrolaren eta emaitzen etengabeko ebaluazioa egiteko eta kudeaketa prozesu guztietan jardunbide egokiak ezartzeko interesa erakusten du.

Enpresaren eskaintza didaktikoan eta kultur dinamizaziokoan jasotzen dira askotariko gaiak eta formatuak izango dituzten aldi baterako erakusketak, zeinak museoan ez ezik bere ingurunean ere gauzatuko diren (ikastetxeak barne). Era berean, azpimarratzen du beharrezkoa dela kostaldeko lurralde zabalaren arteko lankidetza bultzatzea museoa “museotik kanpo” ateratzeko eta modu horretan ikusgarritasun handiagoa eta posizionamendu hobea lortzeko.

Ikerketa eskaintza jakintzaren sozializazioan ardaztuta dago, oso positibotzat jotzen baita hori; eta proiektu interesgarriak planteatzen ditu, besteak beste, ondarearen katalogazioa, ondare immaterialaren erregistroa edo ikerketa proiektuen babes esplizitua.

 

  

1393