Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, ingurunerako 60.000m2 berreskuratu dira

Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, ingurunerako 60.000m2 berreskuratu dira

Lur sail hori berreskuratzeko, Bidegik lorezaintzan eta ingurune berreskuraketan erabiltzen den teknika erabili du

2016/01/14
Urretxuko lurrak

Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, GI-632 kapazitate handiko errepidea egiterakoan sobratutako lurren biltegia osatzen duen  60.000m2ko azalera berreskuratu da ingurunerako.    

Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia Bidegik izan du Urretxu-Legazpi/Antzuola zatia eraikitzearen ardura. Agentziaren  esanetan,  helburua,  zoru handi hori, bai ingurune aldetik eta  baita ere paisaia aldetik, bere inguru naturalarekin  txertatzea izan da.  

Emaitza hori lortzeko, foru agentziak,  lorezaintzan eta  ingurune berreskuraketan  erabiltzen den ereintza hidrikoaren teknika aukeratu du. Zisterna eta ponpatzeko  tutua duen ibilgailu baten bidez,  ura, hazia, multxa, ongarriak eta itsasteko substantziaz osaturiko   nahastea zabaldu da biltegiaren azalera osoan. Teknika honekin haziak eta ongarriak modu berdinean banantzen dira eta multxak belar haziaren erneketa azkar bat segurtatzen du lurzoruaren azaleran ikus daitekeen bezala.  

  

1329