Urriaren 4an Ordiziako Gaztaren IX. Biltzarra ospatuko da
Urriaren 4an Ordiziako Gaztaren IX. Biltzarra ospatuko da
Aldundiaren babesa duen biltzar honen helburua, artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da.
Datorren urriaren 4an Ordiziako Gaztaren IX. Biltzarra ospatuko da. Biltzarra UPV/EHUko udako ikastaroen barruan kokatzen da eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ordiziako Udala, Idiazabal Jatorri Deitura, HAZI Fundazioa, Turismo Euskadi, Ampo, Orkli eta Hogeitabirekin lankidetzan. Biltzarraren helburua artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da. Aurtengo edizioan, Ordiziako Barrena Jauregian ospatuko den kongresuan, larreekin, transhumantziekin eta gazta elaborazioekin zerikusia duten alderdiak aztertuko dira. Era berean, Jesus Garzón “Suso” omenduko dute, Mestako Artzainak eta Mugarik Gabeko Larreak bezalako abeltzaintza-elkarteak bultzatu zituena.
Aurreko edizioetan bezala, jardunaldia goiz batean zehar egingo da. Hizlari izango dira: Mikel de Francisco, HAZI Fundazioko Ingurune Naturaleko Arloko burua; Jaime Izquierdo, Espainiako Mendi Udalerrien Elkarteko Aholku Batzordeko koordinatzailea eta Laguna Unibertsitateko Nekazari Ikasketen Kultura Katedrako kidea; eta Agustín del Prado, BC3 Klima Aldaketarako Euskal Erakundeko ikertzailea.
Topaketaren helburua artzainen jakin-mina sustatzea eta ibarreko gaztandegietan egindako gaztei buruzko aukera berriak zabaltzea da. Era berean, mendiko gaztaren biziraupenari lotutako alderdiak landuko dira. Horrela, kongresuak topagune bihurtu nahi du, gaian inplikatutako eragileek sektoreak aurkezten dituen erronkei heldu eta horiei erantzun ahal izan diezaieten.
1479