Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoan Gazte 30ean abiatuko da Azpeitian

Gipuzkoan Gazte 30ean abiatuko da Azpeitian

Brisa Fenoy, Iban Despertavlogs youtuberra, Ane Jurado azpeitiarra, eta La Basuk emandako rap masterclassak emango diote hasiera.

2018/06/21

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoan Gazte musika programa jarri du abian, 12 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat. «Helburu nagusia da kultur programazioa eskaintzea nerabe eta gazteei, ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz; horretarako, beren gustuak eta erreferentziako artistak zeintzuk diren jakin behar da, eta tokian tokiko talentuaren eta eduki pedagogikoen eta teknologia berriekin zerikusia duten edukien aldeko apustua egin» azaldu du Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezek.

 

Hori dela eta, aurrena, gazteekin harremanetan jarri gara, eta gaztelekuen eta parte hartzen duten udaletako gazteria sailekin hitz egin dugu. Aurten Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa. Formatua antzerako samarra izango da guztietan: doako masterclass pedagogiko bat izango da, herriko kantari bat, nazio mailako edo nazioarteko artista baten emanaldia, DJa eta un Photocalla.

 

PROGRAMA

 

16h  Masterclass de Rap “LA BASU”-rekin

Elenea Caballero, La Basu ezizenez ezagunagoa, Bilbon jaio eta hazia. Musika zale amorratua da, eta rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk eta flamenkoa atsegin ditu gehienbat. 90eko bukaeran ezagutu zuen hip hoparen kultura, eta 1999an, neskek osatutako lehenengo taldea osatu zuen, «Jungla Urbana» deitua, eta kontzertuak ematen hasi zen Euskal Herrian. Garai hartan ez zen ohikoa emakumeak rap abestiak egiten ikustea.

 

18:00 Photocall + opariak

 

18:30 ANE JURADO

 

Ane Jurado Azpeititarra, 18 urte eta musika solista jarduten du. (Gitarra akustika eta ahotsa)

 

19:15 BRISA FENOY

Algecirasko (Cadiz) konposatzaile, ekoizle eta kantari gaztea da. Bere pop elektroniko berezia abestien hitz ausarten, ahots pertsonalaren eta punta-puntako soinuen emaitza da. Brisa unibertsoak askatasuna, konpromisoa, tendentzia eta arriskua bateratzen ditu.  Laburbilduz, benetakotasuna.

 

20:30 IBAN GARCÍA DJa

 

Iban Garcia youtuberra, instagramerra, aktorea, aurkezlea eta DJa da.

 

Azkoitiar artista gazte hau ikasle geldiezin, gogotsu eta dibertigarria da, teknologia berrien jarraitzaile sutsua, ikasketak telebistako eta irratiko lanarekin eta Dj jarduerarekin bateratzen dituena, betiere euskararen erabilera sustatuz.

 

Lehenengo jardunaldia ekainaren 30ean izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bertan elkartuko dira Brisa Fenoyren zuzeneko musika, Ane Jurado azpeitiar artista, La Basuk emandako rap masterclassa, eta amaitzeko, diskofesta Iban Despertavlogs youtuberrrarekin.

 

Gipuzkoan Gazte programa LadyRed Management sustatzaileak diseinatu eta zuzentzen du. Enpresa horrek esperientzia luzea du gazteentzako kultur programazioa antolatzen, harreman ugari ditu artista hasiberriekin, eta lankidetzan aritzen da etengabe udaletako gazteria sailekin.

XX
  

1449