Atzealdea

Zarautzen egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko

Foto Zarautzen egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko

Zarautzen egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko Asteak martxan jarriko ditu, bost udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz.

Zarautzen egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko

Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak Zarautzen martxoak 15etik 20ra  egingo den Kultura Digitalaren astea aurkeztu eta Munoan jarri den autobusa bisitatu du.

 

KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

 

Aste hauen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

 

Itxasok adierazi duenez, Aldunditik lan egiten da gazteak hezteko eta sareak eta Internetek dituzten arriskuetaz kontziente izateko. “Teknologia berriak gure bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira, eta egoera honen aurrean, umeek, nerabeek eta gazteek ez dute esperientziarik edota kanpoko erreferentziarik planteatzen zaizkien egoera eta erronkei aurre egiteko”, esan du.

 

Horregatik, Aldundiak Kultura Digitaleko programa jarri zuen abian 2017an, gazteei eta haien guraso nahiz hezitzaileei mundu digitalean ongi moldatzeko irizpideak eta laguntza emateko. Ekimen honen helburua da “sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea”.

 

Bigarren edizio honetan, Kultura Digitalaren Astea honako data eta herrietan garatuko da:

 

  • Zarautz: martxoak 15-20
  • Elgoibar: martxoak 22-27
  • Lasarte: martxoak 29 – apirilak 3
  • Azpeitia: apirilak 5-10
  • Zumarraga: apirilak 3-8
  • Bergara: apirilak 10-15

 

Hainbat ekintza antolatu dira martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartean egiteko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian (iaz ere herriz herri ibili zen autobusa, Irizarrek utzita) bideo-jokoak eta webguneak sortzeko programazio-tailerrak eskainiko dira ume eta gaztetxoei (8-16 urte).

Bestalde, udalerrietako ikastetxeekin elkarlanean, ikasleen proiektu teknologikoen aurkezpenak ere egingo dira. Topaketak ere antolatu dira herri bakoitzean ezagupen digitala eta teknologikoa lantzen duten elkarteekin.

Topaketa eta bilkura horietan parte hartzen duten haur, nerabe, gazte, guraso eta hezitzaileen artean GFAk zibersegurtasuna lantzeko prestatu duen material didaktikoa zabalduko da.

Egunaren bukaeran, 20.00etan, 8Gb-ko eta konektore bikoitzak dituzten 3 pendrive zozketatuko dira egunean zehar parte hartu duten pertsonen artean.

 

 

kulturadigitala.eus

 

Kultura Digitalaren Asteak kulturadigitala.eus webgune berria izango du. Bertan, asteetako programazioaz gain, haur, nerabe, gazte, familia eta arloko profesionalentzako baliabideak eskainiko dira.

Zibersegurtasunaren erabilera arduratsua sustatzeko, alde batetik, 4-10 urteko haurrentzako liburu ilustratu digitalak doan jaisteko aukera eskaintzen da; beste aldetik, guraso eta hezitzaileei zuzendutako material pedagogikoa deskargatzeko aukera ere badago webgune honetan.