Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zerga bilketa metatua %3,8 jaitsi da martxora arte, aurreko urtearekin alderatuta

Zerga bilketa metatua %3,8 jaitsi da martxora arte, aurreko urtearekin alderatuta

Foru erakundeak aurreko urtean baino 32,3 milioi euro gutxiago bildu ditu.

2021/04/14

Zerga bilketa metatua %3,8 murriztu da Gipuzkoan martxora arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira 808,2 milioi euro bildu dira eta, ondorioz, 2020an baino 32,3 milioi euro gutxiago batu dira. Zifra azaltzen du, alde batetik, sarreren arloan izandako beherakada nabarmenak, %6 murriztu baitira; itzulketak, bere aldetik, %19,5 jaitsi ziren. Ogasunak erabiltzen dituen kontabilitate irizpideak medio, aipatutako zenbatekoak martxoaren 10era arteko zerga bilketa jasotzen du eta, ondorioz, konparaketa oraindik ere alarma egoeraren ezarri aurreko aldiarekin egiten da. Beraz, itxialdiaren eragina hurrengo hilabeteetako alderaketetan islatuko da.  

Zifrak xehatuz gero, eta Errentaren gaineko zergarekin hasiz, lan atxikipenen atalean 7,9 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%1,9). Hala ere, PFEZ bere osotasunean hartuta emaitza negatiboa da, pasa den urtean baino 5,2 milioi euro gutxiago batu dira eta (-%1,1). Bestalde, honako hiru kontzeptu hauek erdibana egiten dira PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren artean: bi zergak batuta, behera egin dute kapital higikor eta higiezinen atxikipenek, 6 milioi (-%19,5) eta 1,3 milioi (-%9,8). Murriztu egin dira baita ere ondare irabazien gaineko atxikipenak, 17,4 milioi euro gutxiago bildu baitira (-%66,8). Kasu honetan, pasa den urtean izandako ezohizko sarrerak batzuk azaltzen dute aldea.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, enpresen irabaziak zergapetzen dituen kuota diferentzial garbiak 0,3 milioi euro gehiago jaso ditu: sarrera gordinak 0,8 milioi euro jaitsi dira, eta itzulketak 1,1 milioi eurotan murriztu. Bestalde, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %5,1 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 12,6 milioi euro gutxiago: 36,4 milioitan jaitsi dira sarrerak (-%9,9) eta itzulketek ere 23,8 milioi eurotan egin dute behera (-%19,4).

  

1693