Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

ZIURen app-ak zibersegurtasunaren inguruko Gipuzkoako erreferentzia informatiboa izan nahi du

Foto ZIURen app-ak zibersegurtasunaren inguruko Gipuzkoako erreferentzia informatiboa izan nahi du

ZIURen app-ak zibersegurtasunaren inguruko Gipuzkoako erreferentzia informatiboa izan nahi du

Aplikazio berria kaleratu da gaur, Zibersegurtasunaren Nazioarteko Egunean.

ZIURen app-ak zibersegurtasunaren inguruko Gipuzkoako erreferentzia informatiboa izan nahi du

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak app berri bat jarri du martxan, eta honen bidez kontzientziazio kanpainak, ekitaldiak eta zibersegurtasunaren arloko informazioa zabalduko du. Aplikazioa gaur, azaroak 30, Zibersegurtasunaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, kaleratu da. Erreminta Gipuzkoako industria eta segurtasun digitaleko ekosistema osatzen duten eragile eta pertsona guztiei zuzenduta dago: industria arloko enpresei, zibersegurtasunaren sektoreari, ezagutza zentroei, zentro teknologikoei, administrazio publikoei, arlo horretako adituei... ZIUR fundazioko zuzendariak, Koldo Peciñak, azaldu duenez, tresna berri honekin komunitate honen barneko harremanak sendotzen jarraitzea espero da.

App berriak funtzionalitate ugari eskainiko ditu, hala nola, edukia kolektiboka banatzea; erabiltzailearekin interakzioan aritzea inkesten, gorabeheren txostenen edo erabiltzailearen idatzizko jakinarazpenen bidez; erabiltzaileak eskuratu behar dituen dokumentuak, gidak, politikak edo araudiak gordetzea; push abisuak bidaltzea, bistaratzeko eduki berri bat dagoen bakoitzean; albisteak bistaratzea, multimedia-pilulak, kontzientziazio artikuluak edo iragarkiak egiteko; iragarki taula; ekitaldien agenda; ikastaroetarako sarbidea; erronka modukoak eskaintzean; edota inkestak egitea. Eta, gainera, ZIURi erabiltzaileen ekintzen trazabilitatea erregistratzeko aukera emango dio, edukien hedapena eta ikuspena neurtu ahal izateko.

Peciñaren arabera, ZIURen bokazioa ez da inola ere erakunde isolatua izatea, “ez gara industria enpresak etortzeko leihatila bat bakarrik, alegia”. “Proiektua Etorkizuna Eraikizen esparruan sortu zen, eta, honen sustraiekin bat etorriz, gobernantza-eredu irekia eta lankidetzazkoa du bere ardatzean”, adierazi du. Horregatik, zibersegurtasun zentroaren jardueraren zati handi bat bazkide sare bat ehuntzera bideratuta egon da, industriaren eta zibersegurtasunaren sektorearen arteko zubi lana eginez, baina beste eremu batzuk ere arakatuz, hala nola hezkuntza, garapen-agentziak edo zibersegurtasunaren arloan ere lan egiten duten zentro teknologikoekin egindako aliantzak. Nabarmendu duenez, “Etorkizuna Eraikizekin lotutako ekimen guztiekin egiten dugun bezala, segurtasun digitalaren erronkari sarean lan egiten ere erantzuten ari gatzaizkio, lurralde gisa”. App berriak komunitate hori indartzen ere lagunduko duela uste du Peciñak.