Ziurgabetasunaren aurrean demokrazia indartzeko, “Europaren alde konprometitzera” dei egin die Mendozak erakunde, gizarte eragile eta herritarrei
Ziurgabetasunaren aurrean demokrazia indartzeko, “Europaren alde konprometitzera” dei egin die Mendozak erakunde, gizarte eragile eta herritarrei
Ziurgabetasunaren aurrean demokrazia indartzeko, “Europaren alde konprometitzera” dei egin die Mendozak erakunde, gizarte eragile eta herritarrei
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.

“Europaren alde, haren autonomia estrategikoaren alde” eta demokraziaren aldeko ahaleginean betetzen duen “itsasargi” funtzioa indartzearen aldeko aldarria egin du gaur goizean Gipuzkoako diputatu nagusiak eta erakunde, gizarte eragile eta herritarrei dei egin “konpromiso horretan aurrera egitera”, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetan. “Europa demokratiko indartsua behar dugu, Trump, Maduro, Putin eta Netanyahu bezalako lider autoritarioen garaian, zeinak populismoa, jarrera bortitzak eta matxismoa dituzten ikur nagusi gisa”, gaineratu du.
Demokrazia birpentsatzea eta eraikitzea, eraldatzen ari den nazioarteko ordenaren testuinguruan ikastaroaren irekieran egin ditu Mendozak adierazpen horiek, zeinetan aipatu dituen Mendebaldeko demokrazietan hedatzen ari den ziurgabetasunaren hainbat arrazoi: “sustraiko eraldatzeko sozial eta teknologikoak, aldaketa klimatikoa, desafekzioa eta erakunde publikoekiko mesfidantza, autoritarismoaren populismoaren gorakada, nahiz desinformazioaren eta post-egiaren hedatzea”. “Horri guztiari gehitu behar zaio azken hamarkadetan ezagutu ditugun eskema geopolitiko nagusien eraldatzea”, gehitu du. Ohartarazi duenez, horiek guztiek beren eragina dute dagoeneko gure ekonomian, erakunde sisteman, eztabaida publikoan, nahiz gipuzkoar gizartearen sentipenetan.
Testuinguru horretan, “mundu zabalean kontrako norabidean eragiten duten indarrak hain handiak izanik”, balio demokratikoak errotzen eta sendotzen jarraitzea ezinbestekotzat jo du eta, horretarako, lau oinarri nagusi planteatu ditu, demokraziaren mahaia sendo kokatzeko. “Ongizate estatuaren babesean, komunitate eta herri balioetan, lankidetzazko gobernantzan eta Europaren aldeko konpromisoan jarri nahi dut azpimarra gaurkoan. Jarrai dezagun gure garaiko desafioei elkarlanean ekiten, konpromisoak hartuz, demagogian eta populismoan erortzeko tentazioak alde batera utzita, elkarlanean eta konpromisoak hartuz”, laburbildu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikasturte politikoa irekitzeko balio duen ikastaroaren irekieran parte hartu dute, baita ere, EHUko errektore orde Juana Goizuetak, Aldundiko Estrategia zuzendari Iosu Arraizek eta Uda Ikastaroetako zuzendari Idoia Otaeguik.
Carmen Colominak, CIDOBeko (Barcelona Centre for International Affairs) Europar Batasunean, desinformazioan eta politika globalean espezializatutako ikertzaile seniorrak, Ikuspegi geopolitikoak mundu zatikatu batean hitzaldia eman du. Bertan, desinformazioaren fenomenoan sakondu du, zeinak identifikatzen herrialde bateko "errealitate eta komunitate sentikorrenak”, horietan eragin eta "kaosa ereiten" saiatzeko. "Oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea fenomeno horiek nola ari diren gure gizartea aldatzen. Jakinda, gainera, nekatutako gizarte baten aurrean gaudela, non gero eta pertsona gehiagok esaten duten informazioa kontsumitzeari uko egin diotela. Horrek guztiak fragmentazioaren areagotzea dakar. Gizarte baten baitako adostasunen inguruko zatiketa da, batzen gaituen hori guztiaren inguruko fragmentazioa, horrek esan nahi duena guztiarekin ", laburbildu du.
Míriam Juan-Torres, gizarte-zientzietako diziplina anitzeko ikertzailea, hizlaria eta polarizazioan, populismoan, gatazketan eta giza eskubideetan aditua da. Berkeleyko Unibertsitateko (Kalifornia) Democracy & Belonging Forum del Othering & Belonging Institute programako ikerketa-buruak bere gogoetak partekatzean, demokrazien egungo egoera izan du aztergai. Azaldu duenez, "autokrazien" eta "populismo autoritarioaren gorakada berri" baten aurrean gaude, azken fenomeno hori "politika egiteko modu" gisa ulertuta, non "bestearekiko beldurrak" lehen mailako funtzioa betetzen duen, baita "herritarrak eliteen eta establishment-aren aurka” kontrajartzen dituzten diskurtso populistek ere. Halaber, mugimendu horiek "diskurtso demokratikoa bereganatu" egiten dutela adierazi du, beren helburuak lortzeko. Bere ustez, errealitate hauei aurre egiteko garaian, ezkerraren eta eskuinaren arteko banaketa politiko klasikoa ez da egokia. Balio demokratikoen eta askatasunen defentsan tokiko gobernuek, gizarte-mugimenduek eta kultur sorkuntzak, besteak beste, betetzen duten funtzioa nabarmendu du.
Xabier Barandiaran soziologoak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak zuzendutako eztabaidaren eta iritzi-trukearen ondoren, hirugarren konferentziak honako gai hau jorratu du: Adimen artifizialari buruzko desinformazioa gure demokrazia hiltzen ari al da? Galdera horri erantzun dio Vilma Luoma-Aho, Erakunde Komunikazioan eta Harreman Publikoetan doktorea eta Komunikazio, Monitorizazio eta Ikerketa Metodoetan katedraduna, Jyväskylä-ko Unibertsitatean, Finlandian.
Azkenik, María José Canel Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko komunikazio politikoko katedradunak koordinatutako eztabaida batekin jardunaldia amaitu aurretik, Michael W. Bauer-ek aztertu du Nola eragiten dio demokraziaren krisiak Administrazio Publikoari. Bauer Administrazio Publikoo katedraduna da Europako Unibertsitate Institutuko (EUI) Florentziako Gobernantza Transnazionaleko Eskolan.
2909