Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea ZIURrek puntako laborategi berria ireki du

ZIURrek puntako laborategi berria ireki du

350.000 euroko inbertsioa egin da instalazioak martxan jartzeko, eta hauek industria, ekoizle, zentro teknologiko eta irakaskuntza eragileei irekita dago.

ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak. zibersegurtasuneko laborategi aurreratu berria inauguratu du gaur goizean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak instalazio berriak bisitatu ditu, "punta-puntakoak" direnak, eta hauekin ZIURen proiektua "behin betiko kontsolidatzen” dela azaldu du. "Segurtasun digital industrialaren esparruan eskualde eta nazioarteko erreferentzia bihurtzeko lurralde gisa egiten ari garen apustuaren erakusle argia da", adierazi du. Azpiegitura berriak 350.377,85 euroko kostua izan du (BEZa barne), eta Gipuzkoako enpresa industrialentzat, zibersegurtasunaren sektorearekin lotutako ekoizleentzat (bai produktu industrialak ekoizten dituztenentzat zein zibersegurtasun arloko soluzioak egiten dituztenentzat) eta teknologia zein ezagutza zentroentzat.

Olanok Donostiako Zuatzu enpresa parkean dagoen ZIUR zentroaren laborategi berria bisitatu du gaur goizean. Berarekin batera izan dira Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua; Eneko Goia Donostiako alkatea, Koldo Peciña ZIUReko zuzendaria eta Maria Penilla azpiegituraren zuzendari teknikoa. ZIURek 2019ko amaieran ireki zituen ateak, eta orain, laborategiarekin, bere gaitasunak guztiz osatuko ditu. Aldi berean, Gipuzkoako industriak bizi duen eraldaketa digitalaren prozesuan konfiantzazko aliatu gisa duen rola sendotzen da, sektore honetako sektoreei zibersegurtasunaren munduan orientatzen eta agertoki berriak dakartzan mehatxuak kudeatzen lagunduz.

Diputatu nagusiak, bere hitzaldian, oso balorazio positiboa egin du ZIURek orain arte izan duen ibilbideaz. Gogorarazi duenez, zibersegurtasun zentroak lurraldeko 300 industria-enpresa baino gehiagorekin izan du harremana bere ibilbidearen lehen urtean, eta sektore horri lotutako elkarteekin, klusterrekin, teknologia-zentroekin eta ezagutza-zentroekin lan egiten du. "Helburua zen Gipuzkoak zibersegurtasun industrialaren esparruan dituen gaitasunak hobetzea eta nazioartean dugun posizionamendua hobetzea, eta bistakoa da ZIUR horretan aktiboki laguntzen ari zaigula", azpimarratu du diputatu nagusiak.

Gogorarazi duenez, 2020an munduak behartutako digitalizazio prozesu bat egin behar izan du, COVID-19ren pandemia globala dela eta. "Egun batetik bestera, gure enpresek errealitate berrira egokitu behar izan dute, telelana egin eta harreman-moduak aldatu; horrek esan nahi du, kasu gehienetan, digitalizazio prozesuetan sakondu behar izan dutela. Argi dago abantailak dakartzala, baina zibersegurtasuna bezalako mehatxuei ere atea irekitzen die. Hau kontuan hartzen ez bada, enpresaren beraren bideragarritasuna konprometituta geratu daiteke", azaldu du. Horren adibide gisa, gogorarazi du IBMren ikerketa baten arabera, pandemiaren hasierak zibereraso globalen % 40ko hazkundea ekarri zuela mundu mailan, eta Europan, berriz, % 125ekoa.

Ildo horretatik, diputatu nagusiak Gipuzkoak zibersegurtasunaren arloan dituen "potentziala" nabarmendu du, lurraldeak "osagai guztiak" baititu arrakasta kasu bihurtzeko: digitalizazioaren aldeko apustua egiten duen industria aurreratua, hazten ari den zibersegurtasuneko soluzioen ekoizleen sektorea, zentro teknologiko eta ezagutza-zentro espezializatuak… “ZIUR lagunduko du pieza horiek guztiak lerrokatu eta sinergiak eta elkarlanerako bideak sortzen, eta honek lurralde gisa indartuko gaitu", gaineratu du. Gogorarazi duenez, ZIURek Etorkizuna Eraikizen du abiapuntua eta, horregatik, bere gobernantza eredu irekia eta elkarlanekoa zibersegurtasunaren sektorera eramateko lan egiten du. "Etorkizuneko eta etorkizuna duen proiektua da", azpimarratu du.

Laborategiaren harira, Olanok esan du laborategia martxan jarri dela ziurtapen laborategi bihurtzeko helburuarekin. “Epe ertainean, Gipuzkoa industriak erabiltzen eta ekoizten dituen produktuk eta sistemak probatu, neurtu eta ziurtatzeko erreminta bihurtzea dugu jomuga”, sakondu du. Gainera, gogoratu du proiektu hau Next Generation Euskadi planean sartu dela, 4,6 milioi euro eskatu direlarik, eta guztira 13,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusten delarik. “Gaur gaurkoz, krisi ekonomiko larriari ari gara aurre egiten, Europarekin lerrokatuta, suspertzea digitalizazioaren eskutik etorriko dela sinistuta eta gure enpresen transformazioarekin konpromiso irmoa hartuta. Bide honetan, ZIUR gure lurraldeak duen erreminta nagusienetakoa da”, aldeztu du.

Bere aldetik, Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu du hiriarentzako berebiziko garrantzia duela ezaugarri hauek dituen zentro baten egoitza bertan izatea: “Donostia lurralde industrial baten hiriburua da, eta egiten diogun ekarpena da ezagutza, ikerketa eta zerbitzuak ematea, enpresek beraien jarduera garatu ahal dezaten eta puntakoak izan gaitezen gure mugen barnekaldean zein kanpoaldean”. Honela, nabarmendu du ZIURren egoitza bertan izatea “aurrerapauso bat gehiago dela ezagutza aurreratua duen eta lurralde osoari zerbitzuak ematen dizkion nukleo bihurtzeko egiten ari garen apustuan. Ziur gaude proiektuari esker enpresen segurtasuna hobetuko dela, eta baita ere konpainia askoren ekoizpena ere”.

 

Lau laborategi

ZIURren laborategi berri beste lau laborategi edo eremutan banatzen da. Honako hauek dira:

  1. Erakusketa laborategia. Gipuzkoako enpresa industrial, zentro teknologiko, unibertsitate, lanbide heziketako… ikasle eta profesionalak trebatzea du helburu. Laborategi honek kontrol eta automatizazio sistemak ditu, eta emulatu eta erakutsi nahi diren segurtasun sistemak bertara konektatu daitezke. Ingurune birtuala izango du, simulazio software bat oinarri duen, eta beste ingurune fisikoa, prozesu industrial errealak simulatuko dituzten maketekin. Erakusketa laborategia, birtuala zein fisikoa, mugikorrak dira, eta enpresetara zein heziketa zentroetara eramana daitezke, frogak egiteko edota heziketa ekintzak egiteko.
  2. Sareko segurtasuneko laborategi teknologikoa. Laborategi honek modu zehatzean simulatzen ditu Gipuzkoako industrian ohikoak eta esanguratsuak diren prozesuak, eta egitura malgu eta aldakorra dauka, sare independenteak erraz eratzeko. Honako funtzio hauek izango ditu: sareko elementuak garatu edo aplikatutako segurtasun-neurri eta funtzionalitate berriak probatzea; fabrikatzaile desberdinek segurtasunerako funtzionalitate erabilgarri baterako egindako proposamenen ebaluazio konparatiboak egitea; automatizazio sistemen zibersegurtasunaren arloko irtenbide berriak probatzea eta, honela, ingurune horietara nola egokitzen diren egiaztatu; fabrikatzaile desberdinek teknologia irtenbide baterako egindako proposamenen ebaluazio konparatiboak egitea: eta sareko arkitektura, irtenbide eta segurtasun-neurriek prozesu industrial bati nola eragiten dioten egiaztatzea.
  3. Produktuaren segurtasunerako laborategi teknologikoa. Laborategi honen helburua da ekoizpen-lerroetatik gertuen dauden prozesu industrialen eragiketa-osagaiak (adibidez, PLC, RTU, HMI) aztertzea. Honen bidez, ekoizpenaren automatizazio edo kontrolaren segurtasuna modu intrinsekoan hobetzeko helburua duten zibersegurtasun arloko funtzionalitateak edo neurriak ebaluatu ahal izango dira, eta, gainera, ekoizle ezberdinak mahai gaineratzen dituzten irtenbide ezberdinen arteko alderaketa egin ahal izango da.

Beraz, laborategi honetan Gipuzkoako enpresa industrialek garatutako gailu edo produktu berriak probatuko ahal izango dira, eta baita beste fabrikatzaile batzuek garatu dituzten eta lurraldeko industrian txertatu nahi diren gailu edo proiektuak ere. Modu horretan, ZIURen laborategiaren erabiltzaileek aukera dute fabrikatu dituzten eedo merkaturatu nahi dituzten produktuen segurtasuna baloratzeko. Epe ertainean, produktu industrialen zibersegurtasuna ziurtatzeko eman beharreko pausuak ere aztertuko dira eta, honela, ZIURren labo9rategia Ziurtatze laborategia bihurtu.

  1. Zibersegurtasun industrialeko laborategia. Industria arloko automatizazio edo kontrol sistemak edo honen osagaiak egiaztatzeko frogak egingo dira esparru honetan. Hau da, erasoak eta honen ondorioak simulatu ahal izango dira eta, honela, ahalmen hauek dituen enpresaren instalazioak osatzen dituzten osagai, sistema eta produktuek nola erantzuten duten ikusi. Helburua da sistema hauetan ahulguneak aurkitzea eta osagai bakoitzaren konfigurazio ziberseguruarena lortzea.
  

3424