Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gatzaren eguna

Gatzaren eguna

Urriaren 21an izango da aurten, hirugarren aldiz, LEINTZ GATZAGAN, GATZAREN EGUNA.

Urriaren 21an izango da aurten, hirugarren aldiz, LEINTZ GATZAGAN, GATZAREN EGUNA.
Debagoieneko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean, herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen lotura. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari. Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.
DEBAGOIENA GASTRONOMIKA ekimenaren barnean bertako produktuak oinarri moduan hartuta hainbat jarduera antolatzen dira eta urriaren 21ean gatza izango da egunaren ardatza LEINTZ GATZAGAN.
Egitarau zabala guztientzako gastronomia, mendi ibilaldia, musika emanaldiak, azoka ekologikoa….Leintz Gatzagako basoetatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozainak gidatuko duen “Basoen humanizazio prozesua” mendi ibilbide gidatuarekin emango zaio hasiera egunari 9:30etan. Herriko frontoian 11:00etatik aurrera gatzaren eta produktu ekologikoen azoka izango da, Debagoieneko eta inguruko 18 ekoizleek parte hartuko dute eta beste gatzaga batzuetako ordezkariak ere izango dira. Gatz desberdinak ezagutzeko aukera paregabea.12etan Jakoba Errekondoren hitzaldia izango da Kultur Etxean bere azken liburua aurkeztuz. Gainera, basogintza-egurgintza sektorea ezagutzeko aukera, ikusgai egongo den erakusketari esker eta 11:30etatik 14:00tara zurezko plaza jokuak haurrentzako. Guzti hau, Euskadiko Egurraren Elkartea den, BASKEGURren eskutik.
14:00etan Salies de Bearn eta Leintz Gatzaga arteko senidetze ekitaldia burutuko da. Gatza da bi herrien arteko lotura.

Musika eta dantza emanaldiak ere izango dira.12:30etan dantza herrikoiak “Lagun Artean” eta “Jaiki Hadi” taldeekin.
Bitartean, Gatz Museoan bisita gidatuen eskaintza berezia egingo da ondorengo orduetan: 11:00, 12:00 eta 13:00. Gainera, txondorra ikusteko aukera izango da eta 11etan Gatz xaboiak egiteko tailerra. Egitaraua, herri bazkariaren ondoren, “Lagun Artean” eta “Jaiki Hadi” taldeen dantza herrikoien emanaldia eta amaitzeko 18:00etan LA JODEDERA taldearen emanaldia.
Gogoratu, urtean zehar ere Gatz Museoa ezagutzeko hainbat aukera daudela eta horrela, larunbatetan, igandetan eta jai egunetan bisita gidatuak izaten direla 12:00etan euskeraz eta 13:00etan erderaz. Taldeentzako aurrez eskatuta bisita gidatuak antolatzen dira. Eta noski, Gatzagako gatza ere erosi daiteke.
Mendi ibilaldian eta gatz xaboien tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Informazioa eta izen ematea: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63 943 71 89 11
Autobus zerbitzu bereziak izango dira Leintz Gatzagara hurbiltzeko.
Leintz Gatzagako Udalak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak eta Deba Garaia Landa Garapenak elkarrekin antolatutako ekitaldia, BIOLUR batera eta BASKEGUR elkarteekin batera. Ekitaldia burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren laguntza ere jaso da.


www.turismodebagoiena.eus www.facebook.com/Debagoiena www.facebook.com/Debagoienagastronomika

  

1604