Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Behobia-Donostia herri-lasterketa

2022/11/13 11:00 - 12:00

Lasterketa bat baino gehiago da Behobia-Donostia. Izan ere, urtero mundu osoko milaka korrikalarik hartzen dute parte oihartzun handiko kirol-ekitaldi horretan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-lasterketa ospetsuenetako bat dela esan daiteke.

 

Izenak berak dioenez, Behobia auzoan (Irun) hasi eta Gipuzkoako hiriburuan (Boulevardean, zehatzago esanda) bukatuko da 20 kilometroko ibilbidea. Zailtasun handieneko zatiak Gaintxurizketa eta Mirakruz gainak izango dira.

 

Giro ona eta kalean biltzen diren lagunen txaloak jaun eta jabe izango dira egun osoan zehar.

Behobia-Donostia herri-lasterketa

Kirola

Kirolak

Turismoa

Donostia

Irun

Lezo

Pasaia


Informazio gehiago