Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

"Elena Tuduri. Erramuaren sekretua"

2022/07/15

-

2022/12/30

Duela ehun bat urte Elena Tudurik Albizturko Goikoetxea bisitatu zuen, bertan gordetzen ziren jantziak dokumentatzera, bere ikerketarako garrantzitsuak zirelako. Madrilen “Escuela de Estudios Superiores del Magisterio” izenekoan ikasten ari zen eta Luis de Hoyos antropologo ospetsu eta irakasleak zuzendutako ikasketa bukaerako memoria burutzen ari zen Elena.

Bere tesia, egun, hiru ikerketen bilgune bihurtu da. Mikel Prietorena, 2009tik Gotzon Uria jabearekin kontaktua egin eta artxiboko ateak ireki zizkionez Goikoetxean bizi zen familia eta etxearen historia ikertu duena.

Goikoetxea barruko XVI. mendeko burdinezko atea.

Emilio Latorrerena, Elena Tuduriren biloba eta berau Goikoetxean kokatzen duen argazkiak agertzen diren amonaren tesia 2017an argitaratu duena. Eta Ane Albisurena, jazkietan aditua, 2016tik Mikel Prietorekin ikerketak partekatzen dituena.

Bere aldetik Gotzon Uriak, E. Tudurik bere etxeko pianolari egindako argazkia ikusi ondoren, 2019an Goikoetxeako kutxa batean bikain kontserbatutako arropa eta oihal garrantzitsuak aurkituko ditu. Gainera, bilduma hau Gordailura dohaintzan uztea erabaki du. Gordailuak XIX. mendeko soineko bat zaharberritu eta bilduma honetako hainbat pieza utzi ditu erakusketarako.

Oihal bilduma honen ohiz kanpoko kontserbazioak bultzatu du Zumalakarregi Museoa, gure ondarearen biziraupenerako oinarrizko diren bi elementu, ikerketa eta kontserbazioa biltzen dituen erakusketa hau antolatzera.

Elena Tuduriren ikerketa aitzindaritik ehun urteetara, Albizturko Goikoetxean hainbat soineko eta osagarri oso egoera onean kontserbatuak dituen kutxa bat aurkitu da. Oihal hauen kontserbazioaren sekretua ezohiko emaitza eman duen erramuaren erabilera da. Piezak anitzak, ugariak eta erabilitako material eta josteko moduz kalitate haundikoak dira. Garai desberdinetako modak irudikatzen dituzte eta etxeko biztanleen erosteko ahalmen altua nabarmentzen dute.

Goikoetxean agertutako soinekoetako bat.

Zatoz Ormaiztegira ostiralean arratsaldeko 19:00tan eta ezagutu erakusketa berria.

Leku kopuru mugatua. Bertaratzea baieztatu. Tf 943 88 99 00 / 659 43 45 66 // mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

 Elena Tuduri. Erramuaren sekretua

Erakusketa

Kultura


Informazio gehiago