Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa: "Under grass"

2022/09/23

-

2022/10/21

Aretoaren ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 17:30-20:30 / Urriaren 7 eta 8an itxita.

Lekua: Kulturate, Azoka kalea, 1, Arrasate (Gipuzkoa).

Erakusketaren partaideak: Sara Ayesa, Nagore Chivite, Camilo Tonon.

Ekintza puntualeko artista: Iker Ruíz de Apodaka.

Bitartekaria: Usoa Fullaondo.

Testu kritikoa: Iñigo Villafranca.

Nagoreren, Camiloren, Sararen, Ikerren eta Iñigoren jarrerak badu naturala eta, aldi berean, hedagarria den zerbait lanean ari direnean. Horrek geldiarazi egiten nau bitarteko, euskarri, testuinguru eta zentzu batetik besterako trantsizioaren bizitasunean. Uste duguna eta ustez desiratzen duguna aldarazten duen egonezinean, arintasunean eta aldakortasunean.

Ustez hutsik zegoenaz arduratu eta hura betetzen duten prozesuak dira; belarra balira bezala hazten dira, beste gauza batzuen artean, erdian. Bai eta gauza horien azpialdean ere. Goitik behera; behetik gora. Aldeetarantz. Haietara hurbiltzen dira. Agian, gainezka ere egiten dute.

Erakusketa honen izena Mi si appiccicano le nuvole izan zitekeen; gure artean, gauzen artean zerbait gertatzeko aukeraz hitz egin zen, zer gerta zitekeen jakin gabe, eta, orduan "eskuak lainoak balira bezala" mugitzeaz. Baina garrantzi handiagoa izan zuen lagun baten presentziak, ezagun baten izenak, bi hitzen soinuak. Bihotzaldi bat. UNDER GRASS.

Ekintza osagarriak

Inaugurazioa

Erakusketaren aurkezpena eta artistekin solasaldia. Irailaren 23an, Kulturaten.

Judy-ren kontzertua. Zuzeneko dantza-musikara eta haren prozesuetara hurbiltzea.

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Artea

Kultura

Arrasate


Informazio gehiago