Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Literaktum 2022: Hitzen hiria

2022/11/14

-

2022/11/27

iteratura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta. Literatura festa partekatua eta edonori irekia. Literatura irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa. Horiek guztiak dira Literaktum - Donostiako literatura jaialdiaren nortasun ezaugarriak.

Narratiba, poesia, saiakera, antzerkia, kazetaritza, performanceak, musika, zinema, ilustrazioa, gastronomia, komikia. Ibilbide sendoa duten egileak eta etorkizun oparoa dutenak. Solasaldiak, aurkezpenak, tailerrak, erakusketak, ibilaldiak, proiekzioak. Guztiak eta guztiek dute lekua Literaktumen.

Izan ere, literatura mestizoa, anitza eta babelikoa da: mundua zein haren barne gauden gu geu arakatzen duen hitzen sare mugagabea. Horren haritik, edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek.

Literaktum, halaber, sarean lantzen den jaialdia da. Energia-batuketa bat, hitzen eta lengoaien hirian hedatzen dena. Horretarako, kolaboratzaile sare zabal batekiko elkarlana sustatzen du Donostia Kulturak, literaturara ikuspuntu guztietatik eta publiko ororengana hurbiltzeko xedearekin.

Literaktum 2022: Hitzen hiria

Literatura

Erakusketa

Konferentzia

~Bestelakoak

Kultura

Donostia


Informazio gehiago