Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Dantzan Bilaka Jardunaldiak 2022

2022/10/07

-

2022/10/09

Urriaren 7, 8 eta 9an Tabakalerak: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak jasoko du edizio hau, eta bertan sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko dituzute zenbait formatutan TABAKALERAko espazioetan.

Hamaseigarren edizio honetan Leire Amonarrizek, Iratxe Bilbaok, Amaia Cabero-Saizarrek, Victor Fernandezek, Atic H. Debak, Qabalum-ek eta Torak urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte.

Gainera, Jaime Conde Salazar s.u.s-en eskutik, tailer ireki bat egongo da hiru egunetan, jarduera paralelo gisa (aldez aurretik izena emanda).

Dantza Bilakaren jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta azken jardunaldi hauetan amaitzen dira. Horretarako, honakoen laguntza izan dute: Tabakalera, Azala Kreazio Espazioa, Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrika. DANTZAN BILAKA koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzaren emaitza da.

Programa de las Jornadas Dantzan Bilaka 2022 (pdf)


DANTZAN BILAKA 2022: EGITARAUA

Urriak 7

16 : 30 — Platoa / - JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA 
19 : 45 — Z Aretoa  - ATIC H. DEBA — LA FRAGILIDAD DE MI PENE
20 : 30 — Patioa  - AMAIA CABERO-SAIZAR — LURRA JO HONDARRA UKITU

Urriak 8

12 : 00 — Platoa  - JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA 
16 : 30 — Plaza - IRATXE BILBAO — MIENTRAS ME AGUANTE EL AIRE
19 : 45 — Z Aretoa  - TORA — NADA SE ROMPERÁ ASÍ. RELATOS PARA CONSTRUIR UNA NUEVA FE
20 : 30 — Patioa  - VÍCTOR FERNÁNDEZ — TRÍADE

Urriak 9

12 : 00 — Platoa - JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA 
17 : 30 — Platoa  - LEIRE AMONARRIZ — HIZKIDANTZA
18 : 30 — Plaza  - QABALUM — LA MEDIDA QUE NOS HA DE DIVIDIR

Dantzan Bilaka Jardunaldiak 2022

Dantza

Kultura

Donostia


Informazio gehiago