Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Ekintza ezberdinak: martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

2023/03/01

-

2023/03/19

Martxoaren 1ean Udal Euskaltegiak urteroko legez antolatzen duen M-Lehiaketak emango dio hasiera egitarauari; on line eta astebete irauten duen lehiaketaren aurtengo gaia, emakume margolariak izango da.

Martxoaren 2an 18:30ean inauguratuko da “Emakumeak eta lihoa” erakusketa Igartzako jauregian, eta 19a arte egongo da zabalik.

Martxoaren 5ean Legazpiko Doinua Musika Eskola eta Asmubeko abesbatzen emanaldia izango da Igartzako jauregian 18:00etan.

Martxoaren 6an, 17:30ean udal bibliotekan, “Nire izena, zure izena. Nire ahotsa, zure ahotsa” kontakizuna eskainiko du Mireia Delgado ipuin kontalariak. Saio honetarako sarrerak eskuragai izango dira bibliotekan bertan.

Emakumeen Nazioarteko egunean, martxoaren 8an, Loinazko San Martin plazan 11:00etan, herriko ikastetxeekin burutuko da ekitaldia eta Erauskin plazan 12:00etan elkarretaratzea egingo da.

Martxoaren 9an, Usurbe antzokian 18:00etan “Simone, la mujer del siglo” filma eskainiko da.

Igartza Musika Programaren baitan eta egitarau honetan barneratuta, “Anari”ren kontzertua izango da Igartzako jauregian martxoaren 10ean 20:30ean.

Emakumeek Igartzako monumentuaren historian izan duten garrantzia kontuan izanik, “Emakumeak eta Igartza” bisita gidatua antolatu da martxoaren 12rako eguerdiko 12:00etan. Izena emateko berdintasuna@beasain.eus era idatzi edo 943 087663 telefono zenbakira deitu.

Eta egitarauarekin amaituz, martxoaren 19an Loinazko San Martin plaza azpian “Magma Mia” umorezko bakarrizketa eskainiko du Beatriz Egizabalek.

Aurtengo martxoaren inguruko ospakizunak eta ekitaldiak girotu asmoz, balkoietan jartzeko bandera morea eskuragai izango dute herritarrek bai Igunean -herritarrentzako informazio bulegoa- eta udaleko Herritarrak saileko bulegoan.

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Gizarte Politika

Beasain


Informazio gehiago