Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia.Tiempos indígenas: el movimiento zapatista en México, Ambrosio Velasco

2023/10/05 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Garaikidetasunaren krisia"ren hitzaldi eta elkarrizketeen zikloaren barruan:

Tiempos indígenas: el movimiento zapatista en México

Solasaldiak maien herrien pentsamenduaren eta beren autonomiaren aldeko borrokaren arteko harremana aztertzea du helburu, batez ere Ejército zapatista de liberación Nacional-en borroka, 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera.  Pentsamenduaren eta mugimendu politikoaren arteko artikulazioak irudikapen paradigmatikoa du pentsamenduaren, bizitza sozialaren eta politikoaren garai kosmiko baten bilakaera –eta, azken batean, kosmosaren bilakaera bere konplexutasun osoan– irudikatzen duen barraskiloan.  Pentsamenduaren eta politikaren arteko artikulazioa azaltzeko, Manuel Bolom filosofo eta poeta tzotzilak Lekil Kuxlejal kontzeptuari buruz egiten duen azterketan oinarrituko gara. Izan ere, kontzeptu hori komunitate indigenen bizitza-kosmoikuspegi baten muina da (kosmobizitzea), eta ongizate komunean eta naturarekiko errespetuan oinarritzen da, bizitza sozialaren, politikoaren, erlijiosoaren, ekonomikoaren eta abarren funtsezko printzipio gisa.

Ambrosio Velasco Gómez Filosofian doktorea da teoria politikoaren historia eta filosofia arloan (Minnesotako Unibertsitatea 1991). Ikerketa Filosofikoen Institutuko ikertzaile titularra eta UNAM Filosofia eta Letren Fakultateko irakaslea, non zuzendari izan baitzen (2001-2009). Arloak: Zientzien eta kulturen filosofia, hermeneutika, filosofia politikoa, filosofia mexikarra eta filosofia indigenak.

Zikloaren koordinazioa: Vilma Coccoz eta Javier Echeverría, Juan Ignacio Etxarten laguntzarekin.

Partaideak: Ambrosio Velasco, Javier Echeverría.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK