Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan

2024/02/14 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan:

Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan

Euskara Araba, Bizkai eta Gipuzkoara Antzinaroaren amaieran Nafarroatik heldu zelako teoria, alegia, erromatarrak iritsi zirenean arabarrak, bizkaitarrak nahiz giputzak euskal enborrekoa ez zen hizkuntza batean mintzatzen zirelako ustekizuna, ez da atzo goizeko ideia linguistikoa. Bistakoa da antzinatean Probintziak ondare indoeuroparra jaso zuela. Harritzekoa alderantzizkoa litzateke, arrazoizkoena garaian garaiko kultura nagusiek arrastoa uztea baita, latinaren aztarna lekuko. Alabaina, gauza bat da hondoa eta bestea goiko aldea edo azala. Gipuzkoan, gaurko datuen argitan, jatorri indoeuroparreko mintzairen ekarpenak gaineko geruza ematen du, ez azpikoa, hau da, itxura batean badirudi Antzinaroan euskaldunak hemen bizi ginela eta gure hizkuntza (edo haren sustraia) ez zela hona gure aroaren lehen gizaldietan heldu.

Luis Mari Zaldua Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen 1965ean. Egun Hernanin bizi da. Euskal Filologian lizentziaduna. Hizkuntzan eta hizkuntzalaritzan doktorea. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko gerentea. Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea 2011tik aurrera eta Euskaltzain urgazlea 2018az geroztik. Toponomasticon Hispaniae ikerketa egitasmoko lantaldeko kidea. Zenbait idazlan: Saroiak eta kortak (2006); Urumeako zilegimendietako toponimia (doktorego tesia) (2011); Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia, Patxi Salaberri Zaratiegirekin batera (2020); Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan (2020); Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak (2023).

Partaideak: Luis Mari Zaldua (hizlaria), Beñat Eguíluz (moderatzailea)

(Hizkuntza: euskara)

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK