Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Antzezlana. Mundua pitzatuta dago, baina han gabiltza oinez

2023/12/16 10:00 - 12:00

9 eta 12 urte bitarteko haurrentzako antzezlana, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Tanttaka Teatroak antolatua:

Mundua pitzatuta dago, baina han gabiltza oinez

Alabarekin komunikatzen asmatzen ez duen aita batek egunero agur esaten dio, balkoitik paperezko hegazkin bat jaurtiz. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak bere alabari misio literarioak agintzen dizkio, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu beharko dituenak, eta horrek liburuen eta bizitzaren arteko lotura aurkitzera eramango du.

Urte asko geroago, jada idazlea den neskatoa liburutegira itzuliko da bere lehen liburuan islatu duen esperientzia iniziatiko hura kontatzera.

Aktoreak: Miren Arrieta, Sara Cozar, Asier Hernández. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Gidoia: Harkaitz Cano.

(Hizkuntza: euskara)

Beharrezkoa da aurretik izen ematea esteka honetan eta KM Kulturunetik baieztapena jasotzea.
Bi emanaldi, 10:00etan eta 12:00etan.
Lekua: KM Kulturunea, Santa Teresa Klaustroan (sarrera GAZTELUBIDE kaletik).

Google Calendar-era gehitu

Donostia

Agenda KMK