Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Irulegiko aztarnategia...

2024/03/11 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Irulegiko aztarnategia. Burdin Arotik Erdi Arora

Aranzadi Zientzia Elkarteak 15 urte daramatza Irulegiko aztarnategi arkeologikoa ikertzen, 2007-tik 2017-ra Erdi Aroko gazteluan eta 2018-tik gaur arte Baskoien Burdin Aroko herrixka gotortuan. Orain arte egin diren lanetan, gutxienez herrixkaren lau fase identifikatu eta datatu dira. Irulegiko mendian duela 3200 urte ingurutik jendea bizi izan da, duela 2100 urtera arte, K.a. I. mendera arte, hain zuzen. Azken herrixka hau izan zen Guda Sertoriarretan erasotua izan zena eta su harturiko etxebizitzen lastozko teilatuek, egurrezko egiturek eta adobe edo pezozko adreiluen derrunbeek estali zituzten herrixkako elementu guztiak: zeramika ontziak, eguneroko bizitzarako elementuak eta baita objektu bereziak ere, tartean Irulegiko eskua, baskoieraz idatzirik azaldu den lehen testua duen brontzezko eskua.

Mattin Aiestaran de la Sotilla, Tolosan sortua 1991-02-06an, eta hamar urte inguru Iruritan bizitzen, Baztanen. EHUn lehen hezkuntzako diplomatura, EHUn historiako gradua, EHUn arkeologia eta geologiako masterra eta gaur egun EHUko doktoregaia, unibertsitateak berak emandako doktore beka baten laguntzaz. 2016tik Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia historikoko saileko kide eta 2017tik Irulegiko zuzendari arkeologikoa. Euskal Herrian eta Nafarroan bereziki hainbat proiektutan parte hartua, eta hainbaten zuzendari ere bai. Hainbat hitzaldi eskainiak, gehienak dibulgatiboak (Arangurenen urtero, adibidez), baina baita maila espezializatuagoetan are, hala nola, NUPen, EHUn edo aurten Europako Arkeologia Kongresuan (EAA), Belfasten.

Partaideak: Mattin Aiestaran; Josu Narbarte

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK