Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Zinemagileen arteko elkarrizketak. Isabel Coixet, Sara Mesa

2024/03/07 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

Adaptaciones literarias

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Isabel Coixetek eta Sara Mesa idazleak zineman literatura-egokitzapenen prozesua disekzionatuko dute, "Un amor" nobelaren eta film homonimoaren bidez. Filmak Donostian taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra (Hovik Keuchkerian) eta Feroz Saria jaso zituen, eta zazpi izendapen izan ditu Goya sarietarako, besteak beste, film onenaren, zuzendaritza onenaren eta gidoi egokitu onenaren ataletan.

Partaideak: Isabel Coixet, Sara Mesa.
Moderatzailea: José Manuel Arias.

(Hizkuntza: gaztelania)

2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK