Ekitaldia
Iparraldea bertan. Habia - LagunArte konpainia
2024/02/28 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertua, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:
Habia - LagunArte konpainia
Habia taldea 2019an osatua izan da «Animalia» ikusgarriaren musika
jotzeko. Kristof Hiriartek, LagunArte konpainiaren sortzaile,
zuzendari eta musikariak hiru soka-jole eta kantarientzat piezak
hautatu, idatzi eta moldatu ditu. 2020an hasi ziren Animalia naiz
eta diska grabatzen LAgunArte estudioan, Bastidan, Patrick
Fischerekin. 2021eko ekainean beren lehen diska atera zuten.
Eskaintzen dizuegun kontzertu honetan, hiru hari eta hiru ahots batera
jardungo dira. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte
eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua
hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren
besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan
gizadiaren barnatasunean murgiltzeko.
Partaideak: Elena Haira (altoa, ahotsa);
Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa); Maia
Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa); Frank
Suarez (aurkezlea).
(Hizkuntza: euskara)
![](https://www.gipuzkoa.eus/documents/40969048/45266650/AgenIparraldeaBertan24.jpg/bf73afc8-68ea-bef7-9aab-2c404f8f6e7f?t=1722060213740)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK