Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Iparraldea bertan. Haize leizean

2024/03/06 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:

Haize leizean 

Elise Diletek eta Antton Hariñordokik beraiek idatzitako eta Ainize Butronek ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberria aurkeztuko dute.

Haize nerabe bakartia da, amarekin bizi da baina azken hau zainetarik eri da. Musikan trebe da Haize eta etxetik urrun den musika eskola famatu batean sartzeko proposamena heldu zaio: hautu bat egin behar du, ezezagunera jauzi erraldoia egin, ala bere egunerokotasunean egon, amaren ondoan. Behin, kolegioarekin, Izturitzeko leizeetara doa bisita baten egitera eta han Madelaine aroko neska gazte baten baitan gorpuztuko da.

Elise Dilet, Biarritzekoa, 1971n sortua, dokumentalista da Ikas pedagogia zerbitzuan. Haren ibilbide profesional anitzak bi ardatz nagusi ditu: hezkuntza eta idazketa. Haize leizean haren hirugarren euskarazko eleberria da.

Antton Hariñordoki Bankan sortua da (1970), itzultzaile profesionala da eta, Elise Dilet-ekin batera, hiru eleberri idatzi ditu: Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua (Ikas, 2020), Intza eta Tomas, Laminaren iturria (Ikas, 2023) eta Haize leizean (Elkar, 2023).

Ainize Butron Arana Baionan sortua da, 1974an. Arte eskola eginik, gaztetan, Baionako arte eskolan lehenik eta Bordelen ondotik, lanbidez kazetari da orain. Horrekin batera, tindatzen du, betidanik.

Partaideak: Elise Dilet, Antton Hariñordoki, Ainize Butron; Frank Suarez (aurkezlea).

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK