Ekitaldia
Solasaldia. Historia lehen pertsonan bizitzea eta kontatzea, Mario Calabresi.
2025/10/17 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta CMVTk antolatutako solasaldia, Cómo contar la Historia jardunaldien barruan:
Historia lehen pertsonan bizitzea eta kontatzea
Historia gertaeren barrutik kontatzen du Mario Calabresik. Kazetaria, baina baita bere familiari eragin zion terrorismoaren biktimei buruzko istorio/testigantza baten egilea ere.
Mario Calabresi (Milan, 1970) idazlea eta kazetaria da. La Stampa eta La Repubblica egunkarietako zuzendaria izan da, eta hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, La fortuna non esiste (2009), Cosa tiene accese le stelle (2011), Non temete per noi, la nostra vita sarà meravigliosa (2015), La mattina dopo (2019) eta Spingendo la notte più in là, bere herrialdean literatura-fenomeno bilakatu zena, non egileak aitaren hilketaren inguruko gertaerak ikertzen dituen; 2024an, liburu honek Zilarrezko Euskadi Saria lortu zuen.
Lourdes Auzmendi. Euskal itzultzailea eta interpretea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako zuzendaria eta sailburuordea (2009-2012). EHUko Letren Fakultateko itzulpengintzako eta interpretazioko irakaslea izan zen, eta haur eta gazte literaturako itzulpenak egin zituen, besteak beste, Francesco D´Adamo, Andreu Martin, Seve Calleja, etab.
Partaideak: Mario Calabresi; Lourdes Auzmendi.
(Hizkuntza: italiera, euskararako eta gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK