Ekitaldia
Mintegia. Gau Beltza: XXI. mendeko euskal tradizioa?
2025/10/21 09:00 - 14:00
GFAko Kultura Ondarea zuzendaritzak antolatutako mintegia:
Gau Beltza: XXI. mendeko euskal tradizioa?
“Gau Beltza” terminoa berri samarra da, aspaldi-aspaldi handiko
ohitura bat, kristautasunaren aurrekoa, kristautua eta gaur egun
kristautasunik gabeko jarduera- eta sinesmen-sorta biltzen duena. Era
berean, esparru kultural oso zabaleko euskal aldaera dela esan
dezakegu, euskarazko izenetik at.
Bertako sustraiak eta kanpoko
eraginak kultura euskaldun hiritar batean bildu eta emaitza berriak
sortu dituen, eta hein handi batean urtetik urtera sortzen ari den
fenomeno soziokulturala da.
Folkloretik asko du, baina askoz
harago doa, beste agerpen asko ez bezala gure begien aurrean hazten
ari baita. Beraz, pribilegiozko egoeran gaude haren sorkuntza berria
eta eboluzioa aztertzeko eta ondare immaterialaren zer-nolakoak eta
nondik norakoak aztertzeko eta horri buruz elkarrekin gogoeta egiteko.
EGITARAUA
9:00. Ongietorria (Goizane Álvarez, Kultura diputatua); mintegiaren
aurkezpena (Gaizka Aranguren)
9:20. Josu Ozaita, antropologoa,
“Itzalitako kalabazen berpiztea” liburuaren egilea.
10:10. Oier
Araolatza, antropologo eta kazetaria, dantzan.eus-en arduraduna.
11:00. Atsedena.
11:30. Nekane Martiarena, hezitzailea, Oiartzungo “Gau Beltza”
jardunen antolatzailea.
12:20. Taupa Mugimenduak ekoitzitako
"Gau Beltza" dokumentalaren aurkezpena: zergatik egin, eta
zergatik orain.
13:10. Partaideen eta publikoaren arteko mahai
ingurua Gaizka Arangurenek zuzenduta: "Gau Beltza: sustraitutako
tradizio berria?"
14:00. Ondorioak eta amaiera (Xabier
Kerexeta, Bildumetako eta Museoetako atalburua)
Partaideak: Josu Ozaita, Oier Araolatza, Nekane Martiarena; Gaizka Aranguren; Goizane Álvarez, Xabier Kerexeta.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK