Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Amazoniak. Antzinako etorkizuna

2025/10/31

-

2026/04/12

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketak lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen gaitu, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologiko izugarria ezagutzeko.

Erakusketak Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.

Jarduerak

Bisita gidatuak

  • Azaroaren 8tik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak urriaren 30etik aurrera.
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.
 

Antolatzen du:

Erakusketa hau San Telmo Museoak antolatu du eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak -CCCB- ekoiztu. Claudi Carreras da bere komisarioa.

Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak